Edurne Pasaban
Tolosako euskal mendizalea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Edurne Pasaban Lizarribar (Tolosa, Gipuzkoa, 1973ko abuztuaren 1a)[1] alpinista da, munduko hamalau zortzimilakoak igo dituen lehen emakumea. 2001ean igo zuen lehen zortzimilakoa eta 9 urte ondoren, 2010ean, osatu zituen hamalau zortzimilakoak Pasabanek.[2] Edurneren babesle nagusia Televisión Española (TVE) da, eta Al filo de lo imposible programak bere azken 8 igoeretan lagundu dio. 2011. urtean, Euskal Herria eta euskal herritarrak munduan zehar egoki ordezkatzeagatik, Euskal Herritar Unibertsala Saria eman zioten.
Edurne Pasaban | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Edurne Pasaban Lizarribar |
Jaiotza | Tolosa, 1973ko abuztuaren 1a (51 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Esade |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | mendigoizalea, enpresaburua eta podcaster (en) |
Lantokia(k) | Bartzelona |
Jasotako sariak | ikusi
|
edurnepasaban.com eta edurnepasaban.net |
Gaur egun, Bartzelonan bizi da, eta hitzaldiak eman ohi ditu ESADEn. Entrenatzaile izateko ahaleginetan ari da, eta bere burua entrenatzen ematen du egunean 3 edo 4 bat ordu, San Cugateko Goi Errendimenduko Zentroan. Horretaz gain, Zizurkilen (Gipuzkoa) dagoen landa turismoko Abeletxe etxe-jatetxearen jabe eta Kabi trekking enpresaren buru ere bada[1].