From Wikipedia, the free encyclopedia
Dovhenkeko gudua Ukrainako Indar Armatuen eta Errusiar Federazioko Indar Armatuen artean gertatutako gudu bat da, Izium hiritik hiritik 20 kilometrora, hegoalderantz, kokaturiko Dovhenke herrixkan eta Ukrainako ipar-ekialdeko erasoaldiaren zein ekialdeko erasoaldiaren parte den Donbasseko guduaren baitan gertaturikoa.
Dovhenkeko gudua | |||
---|---|---|---|
Ukrainako inbasioa (2022) | |||
Data | 2022ko apirilak 11 – ekainak 11 | ||
Lekua | Dovhenke, Kharkiv Oblasta (Ukraina) | ||
Egoera | Errusiak irabazi[1] | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Gudua 2022ko apirilaren 11n hasi eta urte bereko ekainaren 11n bukatu zen, Errusiak hiri-kontrola segurtatu zuenean.[1]
Dovhenke herri txiki bat da, Kharkiv eta Donetsk Oblasten arteko mugan kokaturikoa. 2022ko otsailaren 24an, Errusiak Ukraina inbaditzen hasi zuen, 2014. urtean hasitako Errusia eta Ukrainaren arteko gerraren gorakada handi batean. Inbasioak, Bigarren Mundu Gerratik geroztik, Europa-mailako errefuxiatu-krisi handiena eragin zuen, 6.5 milioi ukrainar baino gehiago herrialdetik ihesi egin baitzuten; bai eta herriaren herena lekualdatua izan ere.[2][3][4][5][6]
Aipatutako inbasioaren testuinguruan, apirilaren 1ean, Ukrainako Armadak baieztatu zuen Izium hiria errusiarren kontrolpean zegoela.[7][8] Hurrengo egunean, Ukrinformen egindako elkarrizketa batean, Iziumeko de iure alkateorde den Volodymyr Matsokinek esan zuen hiriko bizitegi-eraikinen %80a suntsituak zirela, bai eta [hirian] ez zegoela elektrizitaterik, berogailurik edo urik.[9]
Apirilaren 11n, Errusiako Indarrek Dovhenke eta Dmytrivka herrien aurkako eraso bat hasi zuten, Ukrainako Indarrek aldaratu egin zutena.[10]
Maiatzaren 15ean, Ukrainako Armadak iragarri zuen Errusiak bigarren eraso berri bat egin zuela, herrixkaren kontrola lortzeko helburuarekin.[11]
Ekainaren 6an, Ukrainako Albiste Agentziaren arabera, soldadu ukrainarrek Dovhenkeren aurkako hirugarren eraso bat errefusatu zuten; gainera, ustez, Errusiako Indarrek beren unitateen zati bat Iziumera eraman zuten, izandako galerak zirela eta.[12] Testuinguru horretan, egun Errusiako Duma Estataleko diputatu den Aleksandr Borodai Dovhenkera joan zela jakinarazi zen, Donbaseko Boluntarioen Batasunarekin herrixkaren aurkako erasoan parte hartzeko.[13]
Ekainaren 12rako, Ukrainak jakinarazi zuen armada errusiarra eraso bat egiten ari zela Dovhenketik Mazanivka eta Dolina hirien aurka; honek, de facto, Errusiako Indarrek Dovhenke herrixka harrapatu zutela esan nahi zuen.[14]
Ekainaren 25erako, borrokek Dovhenketik hurbil jarraitu zuten, baina hilaren amaierarako, Errusiaren operazioak herrixkaren hegoaldera mugitu ziren; izan ere, herrixka hartu ostean, tropa errusiarrak Dovhenketik Mazanivkarantz aurrera egiten saiazen jarraitu zuten.[15][16][1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.