From Wikipedia, the free encyclopedia
Hornidura elektrikoa —ingelesez: mains electricity, mains power—, erabilera orokorreko korronte alternozko energia elektrikoaren hornidura da. Beste termino batzuk kontsumoko hornidura elektrikoa, kontsumoko elektrizitatea, etxebizitzetako hornidura elektrikoa edo etxebizitzetako elektrizitatea izan daitezke.
Hornidura elektrikoaren ezaugarri nagusiak tentsioa eta maiztasuna dira. Hauek herrialdearen arabera aldatzen dira. Europan, Asia gehiengoan, Hego Amerika gehiengoan eta Australian 230 volteko tentsioa eta 50 hertzeko maiztasuna erabiltzen da. Ipar Amerikan konbinazio hedatuena 120 volt eta 60 hertzekoa da. Beste tentsio batzuk ere erabiltzen dira, eta herrialde batzuk, adibidez, 230 volt baina 60 hertzetan erabiltzen dute.
Bidaiariek kontutan hartu behar dute zein den tokiko hornidura elektrikoa; tentsio eta maiztasun jakin batekin funtzionatzeko diseinatuak dauden gailu batzuk, beste tentsio edo maiztasun bat ezartzerakoan, agian ez dute funtzionatuko, edo izorratu egin daitezke. Herrialde desberdinetan erabiltzen diren loki desberdinek batzuetan gailua tentsio eta maiztasun ezegokiekin erabiltzea eragozten dute.
Munduan zehar hainbat hornidura elektriko sistema aurkitu daitezke, etxebizitzetako eta komertzio txikietako gailu elektrikoak elikatzeko eta argiztapenerako. Sistema desberdinek ezaugarri hauek dituzte:
Parametro guzti hauek herrialdearen araberakoak dira. Tentsioak orokorrean 100-240 volt tartean egoten dira —balio efikaza—. Ohiko maiztasun biak 50 Hz eta 60 Hz dira. Gaur egun sistema erabilienak sistema monofasikoa eta sistema trifasikoa dira, XX. mendearen hasieran bi faseko sistemak ere erabili zirelarik. IEC 60038 estandarrean aipatzen diren 230 V/50 Hz eta 120 V/60 Hz konbinazio modernoak ez ziren XX. mendeko hasieran erabiltzen, eta gaur egun ez dira guztiz unibertsalak.
Sistema trifasikoa erabiltzen duten instalazio industrialetan, makina haundientzako tentsio haundiagoak erabiltzen dira —eta loki desberdinak—, baina argiztapenerako eta ekipamendu txikientzat aipatutako ohiko tentsioak erabiltzen dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.