From Wikipedia, the free encyclopedia
Potentzial diferentzia, tentsio elektrikoa edo boltaia puntu biren artean dagoen potentzial elektrikoaren diferentzia zenbatzen duen magnitude fisikoa da. Voltetan neurtzen da, eta, orokorrean, , , edo ikurrekin izendatzen da.
Potentzial-diferentzia bi punturen artean (A eta B), karga-unitate positiboa potentzial baxuko puntutik (B) potentzial altuko puntura (A) eramateko egin behar den lana da, edo beste hitzetan esanda, karga-unitate positiboari eman behar zaion energia-kantitatea.[1]
Boltaiak energi-iturri bat (indar elektroeragilea) edo galdutako, xahututako edo metatutako energia (tentsio-jauskera) irudikatu dezake. Sistema bateko puntu biren arteko tentsioa edo potentzial diferentzia neurtzeko voltmetroa erabiltzen da.
Potentzial diferentzia eremu elektriko estatiko batek, eremu magnetiko bat zeharkatzen duen korronte elektriko batek, eremu magnetiko aldakor batek, edo hiru hauen konbinazio batek sor dezake.
Espazioan bi puntu hartuta, A eta B, tentsioa bi puntu hauen arteko potentzial elektrikoen diferentzia da. Potentzial elektrikoaren definiziotik:
Boltaia, tentsioa edo potentzial diferentzia karga-unitateko energia potentzial elektrikoa da, Joule/Coulombetan neurtua (=Volt).
Batzuetan potentzial elektrikoarekin nahasten denez, bien arteko aldea argitu beharra dago:
Energia potentzial mekanikoarekin gertatzen den bezala, potentzialaren zeroa edozein puntutan aukeratu daiteke, eta esanguratsua den kantitatea puntu biren arteko potentzialen diferentzia da. A eta B puntuen arteko potentzial diferentzia karga-unitate positibo bat Atik Bra eramateko eremu elektrikoaren aurka egin beharko litzatekeen lana da. Eremu elektriko estatiko baten, lan kopuru hau kargak Atik Bra joateko egiten duen ibilbidearekiko independentea da, A eta B puntuen potentzialaren menpe bakarrik dago. Zero potentzialdun puntutzat lurra hartzen da askotan.
Boltaiaren definizioaren arabera, karga negatiboa duten objektuak boltaia handiagoetarantz bultzatuak izango dira, eta karga positiboa duten objektuak boltaia txikietarantz bultzatuak izango dira. Beraz, korrontearen norantza konbentzioa hari edo erresistentzia baten boltaia handiagotik boltaia txikiagora izango da. Korrontea boltaia txikiagotik handiagora eremu elektrikoaren aurka bultzatuko duen indar elektroeragile bat dagoenean bakarrik joan daiteke. Adibidez, bateria baten barnean, erreakzio kimikoek energia nahikoa ematen dute korrontea terminal negatibotik terminal positibora joateko.
Osagai elektroniko pasiboen terminalen arteko potentzial diferentzia osagaiaren ezaugarrien eta korronte elektrikoaren araberakoa da.
Ohm-en legearen arabera:
Haril bat espiralean biribilkatutako eroale edo alanbre bat da. Orokorrean harilak korronte alternoan erabiltzen dira, terminaletan sortzen duten potentzial diferentzia hurrengoa izanik:
L konstantea bada:
Material dielektriko batez bereiziriko bi gainazal eroalek kondentsadore bat osatzen dute. Ohiko ekuazioa hurrengoa da:
C konstantea bada:
Hemendik Vb-Va tentsioa lortzen da. Va = 0 edo lurra suposatuz, plaka bateko tentsioa hurrengoa litzake:
Korronte alternoko voltmetro gehienek tentsio efikazaren balioa ematen dute. Tentsio efikaza korronte alternoko periodo batean erresistentzia batek xahutzen duen potentzia elektrikoa xahutzeko, tentsio konstantepean balego erresistentzia horrek potentzia berdina xahutzeko beharko lukeen tentsioaren balioa da.
T denbora periodo baten erresistentzia elektriko batek xahutzen duen energia hurrengoa da:
non W xahututako energia, P potentzia, T denbora periodoa, Ief korronte elektrikoaren balio efikaza, Vef tentsio efikaza eta V(t) aldiuneko tentsioaren balioa t denboraren funtzioan diren.
Tentsio efikaza ebatzita tentsioaren batezbesteko koadratikoa lortzen da:
Korronte alternoan, aldiuneko tentsioa sinusoide baten arabera aldatzen da.
non V tentsioa denboraren funtzioan adierazten den. V0 tentsioaren anplitudea da, abiadura angeluarra eta fase edo desfasea.
Uhinaren periodoa integrazio periodotzat hartuta ():
V0 tentsioaren anplitudea konstantea izanik integraletik atera daiteke.
Funtzio trigonometriko baten berredura kentzeko baliokide bat ezarrita:
Tentsioa elektrizitatean erabiltzen diren hiru aldagai arruntetako bat da, korronte elektrikoarekin eta inpedantziarekin batera. Tentsioarekin erlazioa duten oinarrizko lege garrantzitsu bi daude:
Tentsioa neurtzeko instrumentuen artean voltmetroa, potentziometroa eta osziloskopioa daude. Voltmetroa multimetro baten barneratua egon daiteke.
Voltmetroak erresistentzia finko batetik igarotzen den korronte elektrikoa neurtzen du, zeina, Ohmen legearen arabera, erresistentzian ematen den tentsio-jauskeraren proportzionala den.
Potentziometroak tentsio ezezagun bat tentsio ezagun batekin konparatzen du zubi zirkuitu baten.
Katodo-izpiko osziloskopioak tentsioa anplifikatu eta elektroi sorta bat bide nagusitik desbideratzen du, non elektroi sortaren desbideratzea tentsioarekiko proportzionala den.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.