Doris Day
From Wikipedia, the free encyclopedia
Doris Mary Anne von Kappelhoff, ezagunagoa Doris Day ezizenaz (Cincinnati, Ameriketako Estatu Batuak, 1922ko apirilaren 3a - Carmel-by-the-Sea, Kalifornia, 2019ko maiatzaren 13a) aktorea, abeslaria eta animalien eskubideen ekintzailea izan zen.[1][2]
Doris Day | |
---|---|
(1957) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Doris Mary Anne Kappelhoff |
Jaiotza | Cincinnati, 1922ko apirilaren 3a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Cincinnati |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Carmel Valley (en) , 2019ko maiatzaren 13a (97 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Aita | Frederick Wilhelm Kappelhoff |
Ama | Alma Sophia Welz |
Ezkontidea(k) | Al Jorden (1941eko martxoa - 1943ko otsailaren 8a) George William Weidler (1946ko martxoaren 30a - 1949ko maiatzaren 31) Martin Melcher (1951ko apirilaren 3a - 1968ko apirilaren 20a) Barry Comden (en) (1976 - 1981) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, abeslaria, telebista-aktorea, estudioko musikaria eta aktorea |
Lantokia(k) | Los Angeles |
Enplegatzailea(k) | Warner Bros. |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | traditional pop (en) big banda pop musika |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Columbia Records Philips |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Christian Science (en) |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa |
dorisday.com | |
| |
Aktore modura egin zen ezagun Doris Day, 1950eko urteetan. Ibilbidea, baina, musikaren munduan hasi zuen, 1940ko hamarkadan, jazzaren ildotik. Inoiz ez zion kantatzeari utzi, eta disko ugari grabatu zituen —lehena 1949an, You're My Thrill izenburukoa, eta azkena 2011n, My Heart, 89 urte zituela—. Edonola ere, hainbat filmetan jokatu zituen rolek ekarri zioten ospea. Besteak beste, The Tunnel of Love, Pillow Talk, Midnight Lace, Billy Rose's Jumbo eta Move Over, Darling filmetan parte hartu zuen. Pillow Talk filmean egindako lanagatik, aktore onenaren Oscar saria jasotzeko hautagai izan zen, eta hainbat sari eskuratu zituen bere ibilbide osoan.[3]