Nafarroa Garaiko tren geltoki zaharra From Wikipedia, the free encyclopedia
Doneztebe–Elgorriaga (lehen: Santesteban–Elgorriaga) Euskal Herriko Nafarroa Garaiko tren geltoki zahar bat da, Doneztebe udalerrian kokatuta dagoena.
Doneztebe–Elgorriaga | |
---|---|
Kokapena | |
Udalerria | Doneztebe, Nafarroa |
Geltokiaren datuak | |
Irekiera | 1916ko otsailaren 1ea |
Itxiera | 1956ko abenduaren 31a |
Nasak | 2 |
Trenbideak | 2 |
Jabea | Nafarroako Gobernua |
Gaur egun, Bidasoako bide berdearen barruan dago.
Hasieran burdin mea garraiatzeko sortu bazen ere (1889. urtean onartu zen jatorrizko proiektua, Endarlatsa eta Irun artean), 1916. urtean Elizondo eta Irun lotuko zituen bidaiari eta ondasunak garraiatzeko linea hasi zen martxan. Jatorrizko linea The Bidasoa Railway and mines enpresak kudeatzen zuen eta ondasunak zenbaitetan eskuz aldatu ondoren, Compañia de los Ferrocarriles del Bidasoa izan zen behin betiko proiektua kudeatuko zuena. Proiektuak Iruñera luzatzeko baimena bazuen ere, luzaketa hau ez zen inoiz eman, eta Nafarroako hiriburua Gipuzkoarekin konektatuko zuena Plazaolako trena izan zen.[1][2]
1920. urtean izan zituen bidaiari gehien trenak, 171 000 guztira. Hamalau urte geroago, ordea, erdira baino gehiago jaitsi zen kopurua (78 000). Ondasunen garraioa ere gainbeheraren lekukoa izan zen: 1924. urtean 77 000 tona garraiatu ziren eta bederatzi urte geroago, 14 000 bakarrik. Erabilera gero eta gutxiagoak zekarren krisian murgilduta, 1953ko uholdeek gogor jo zioten zerbitzuari, azpiegitura kaltetuz. Hiru urte beranduago, 1956ko abenduaren 31an, behin betiko itxi zen trena.[3]
Geltokia Irun — Elizondo burdinbidearen 37,7 kilometro-puntuan zegoen, 120 metroko altueran, Sunbilla eta Legasa geltokien artean. Tartea bide bakarra da eta ez zegoen elektrifikatuta.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.