From Wikipedia, the free encyclopedia
Diyarbakır[1] —turkieraz— edo Amed[1] —kurdueraz— (antzinako grezieraz: Άμιδα; asirieraz: ܐܡܝܕ, Amid; armenieraz: Տիգրանակերտ, translit.: Tigranakert) Turkiako hego-ekialdean dagoen hiririk populatuena da, baita izen bereko probintziaren hiri nagusia eta Kurdistango hiriburu ez ofiziala ere. Izan ere, hiritar gehienak kurduak dira, eta azken udal hauteskundeetan Gizarte Demokratikoaren Alderdia (DTP) garailea izan zen, nazionalismo kurduaren ordezkaria izanik.
Diyarbakır Diyarbakır Amed | |
---|---|
metropolitan municipality in Turkey (en) | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Turkia |
Turkiako probintzia | Diyarbakir probintzia |
Izen ofiziala | Diyarbakır |
Jatorrizko izena | Diyarbakır Amed |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°54′39″N 40°14′12″E |
Altuera | 675 m |
Demografia | |
Biztanleria | 1.732.396 (2018) |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC+03:00 |
Matrikula | 21 |
diyarbakir.bel.tr |
675 metroko altueran dago itsas mailatik gora eta 2007an ia 600.000 biztanle zituen, 1930eko hamarkadan 30.000, 1956an 65.000 eta 1970ean 140.000 ingurutik haziz.
Antzina Amida zuen izena; gero, musulmanak etortzean, «Bakir-en egoitza» (hau da, Diyarbakir arabieraz) bihurtu zen eskualde hori.
Datu klimatikoak (Diyarbakır) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 6.6 | 9.1 | 14.5 | 20.3 | 26.5 | 33.7 | 38.5 | 38.1 | 33.2 | 25.1 | 15.9 | 9.0 | 22.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -2.3 | -1.1 | 2.4 | 6.8 | 11.0 | 16.8 | 21.6 | 20.8 | 15.7 | 10.0 | 3.5 | -0.3 | 8.7 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 63.4 | 68.2 | 67.8 | 64.3 | 38.7 | 9.3 | 0.9 | 0.8 | 6.0 | 32.6 | 53.2 | 69.7 | 474.9 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 12 | 12 | 11 | 11 | 9 | 3 | 0 | 0 | 1 | 6 | 9 | 11 | 85 |
Eguzki orduak | 120.9 | 134.4 | 173.6 | 207.0 | 300.7 | 366.0 | 387.5 | 362.7 | 297.0 | 229.4 | 162.0 | 117.8 | 2859 |
Hezetasuna (%) | 75 | 72 | 67 | 65 | 59 | 43 | 31 | 31 | 35 | 51 | 69 | 75 | 56.1 |
Iturria (1): Devlet Meteoroloji İşleri Genel Müdürlüğü | |||||||||||||
Iturria (2): Weatherbase [2] |
Ikustekoak dira hainbat Erdi Aroko eraikin eta monumentu, hiriko harresiekin batera. Besteak beste, aipatzekoak dira Ulu Camii, Fatihpaşa Camii, İskender Paşa Camii, Beharampaşa Camii eta Melek Ahmet Camii izeneko meskitak, bai eta Meryemana kilisesi izeneko eliza ortodoxo siriarra ere.
Harresiei dagokienez, 5,5 kilometro inguruko luzera, lau ate eta 82 dorre dauzkate, eta Erromatar Inperioan berriztatu eta luzatu zituzten IV. mendean, zaharragoak baitira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.