From Wikipedia, the free encyclopedia
Dioxinak edo dibentzodioxina polikloratuak klorodun konposatu organikoak dira. Tenperatura baxuko errekuntza-prozesuetan sortzen dira. Dioxina izenaz 2,3,7,8-tetraklorodibentzo-p-dioxina da bereziki ezaguna.
Ingurugiroan luze diraute eta organismoan metatzen dira. Oso konposatu toxikoak dira, gaixotasun eta asaldu larriak sorrarazten dituzte eta mutageno eta teratogenoak direla dirudi[1].
Lipodisolbagarriak dira, eta animalien gantz-ehunetan edo hostoetan pilatzen dira. Arnasketaz gain, kutsatutako elikagai horiek jaterakoan ere dioxinak izaki batetik bestera igarotzen dira. Dioxinek minbizia sor dezakete.
Dibentzodioxina polihalogenatuak poluitzaile organiko iraunkorrak dira eta Stockholmeko Hitzarmenean zerrendatuta daude[2][3].
Elikagaietan aztarna moduan agertzen dira, hau da, nanogramoaren eta pikogramoaren kantitate-hurrenkeran kilogramoaren aldean.
Dibentzodioxina polikloratuak agertzea oso lotua dago giza-jarduera industrialarekin. Era naturalean gutxitan sortzen badira ere (sumendien erupzioetan eta naturako suteetan), jarraian aipatzen diren jardueretan eratzen dira batik bat:
Dioxina gehienak ez dira toxikoak, baina batzuk toxikoak dira.
Oso egonkorrak direnez, lurzoruaren bakterioek ez dituzte degradatzen. Gibelak ere, beste gai toxikoak degradatzen dituena, ezin ditu metabolizatu. Horren ondorioz naturan zein gorputzean pilatzen dira etengabe.
Dibentzodioxina polikloratuen katea industria-ekoizleetan hasten da. Hortik aldameneko zelaietara eta pentsuetara pasatzen dira, animalia belarjaleek jaten dituztenak. Animalia horien gantz-ehunetan pilatzen dira, eta animalia horiek jaterakoan gizakia kutsatzen da.
Pertsona bat, nahigabean, dioxina-kontzentrazio altuen aurrean egon denean, hainbat osasun-arazo jasaten ditu, baina ia guztiak epe labur batean desagertu egiten dira, akne-mota berezi bat izan ezik. Dosi handitan kalterik sortzen ez badute ere, arriskutsuagoa da epe luzeko kutsadura dosi txikitan. Bigarren kasu honetan kutsadura hain nabarmena ez izan arren, denbora luzea irauten duen kutsadura isilak ondorio oso kaltegarriak dakartza: immunitate-sistema ahultzen du, ugalkortasuna gutxitzen du eta ikerketapean dago bere ustezko eragina minbiziaren sorreran.
Laborategiko animaliengan frogatua dago dibentzodioxina polikloratuek minbizia sor dezaketela, baina haien eragina gizakiengan ez dago hain argi. Eztabaida handia dago ikertzaileen artean. Hala ere, dioxina gehienak minbizi-sortzaile gisa sailkatuta daude.
Dibentzodioxina polikloratuek ugalketa-probabilitatea gutxitu egiten dute eta ondorioz arazoak sortu daitezke, hala nola pisu gutxiko enbrioien jaiotza, haurgaltzeak... Arazo horiek emakumea dioxinekin kontaktuak jartzean bakarrik gertatzen dira, gizonezkoaren kasuan ez dago arazorik; beraz, honek ez du DNArekin zer ikusirik, enbrioiaren garapenarekin baizik.
Baina, gehienetan, ikerketak egin ondoren ez da ugalketa-arazoekin zerikusirik duten ziurtasunik aurkitu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.