Espainiar estatuaren geografia liburua (1845-1850) From Wikipedia, the free encyclopedia
Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar (Espainiako eta itsasoz haraindiko lurraldeetako hiztegi geografiko-estatistiko-historikoa), Madoz izenarekin ezaguna, Pascual Madoz nafarrak 1845 eta 1850 urteen artean argitaratutako lan bikaina da. Gaztelaniaz idatzitako hamasei liburukiz osatua, garaiko Espainiako herri eta hiri guztiak (Hego Euskal Herrikoak barne) deskribatzen ditu, baita Espainiako historiaren terminoak ere. Aurretik egindako antzeko lanen gainditu zuen obra honek eta, urtetan, errefentziako bibliografia izan zen.
Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Pascual Madoz |
Argitaratze-data | 1845 |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | gaztelania |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Argumentu nagusia | Espainiako geografia, estatistika eta Espainiako historia |
«Madoz» lana, autorearen beraren arabera, 15 urte, 11 hilabete eta 7 egun eman zituzten burutzeko. Zeregin horretarako, hogei korrespontsal, tartean Francisco Coello aritu zen kartografo lanetan, eta mila kolaboratzaile baino gehiagoren laguntza behar izan zuen. 1845 eta 1850 bitartean hamasei liburukitan argitaratu zen Madrilen, guztira 11.600 orrialde zituela. Lan hau oso erreferentzia garrantzitsua da geografo, historialari, arkeologo eta hainbat ikertzaileren kontsultetarako. Besteak beste, erorkinei, hondakinei eta balizko aztarnategi arkeologikoei buruzko informazio interesgarria du, garai hartan zegoen informazio guztiaren deskribapenarekin.
Entziklopediak eskainitako biztanleria-zifrak 1842ko katastro-erroldan oinarrituta daude. Errolda hori kritikatua izan da zehaztasunik ez izateagatik eta beheranzko joera izateagatik. Dirudienez, udalek aberastasuna eta biztanleria ezkutatzen zituzten zergak saihesteko eta nahitaezko erreklutamendu militarra murrizteko.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.