Dharamsala
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Dharamsala (hindiz: धर्मशाला) Indiako iparraldean dagoen hiria da. Kangra barrutian dago, Himachal Pradesh estatuan. Tibetetik erbesteratuta bizi den hamalaugarren Dalai Lama den Tenzin Gyatsoren egoitza da. Budismoa da lurraldeko erlijio nagusia.
Dharamsala धर्मशाला དྷ་རམ་ས་ལ་ Dharamsala | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | India |
Indiako estatua | Himachal Pradesh |
Indiako barruti | Kangra barrutia |
Izen ofiziala | धर्मशाला དྷ་རམ་ས་ལ་ Dharamsala |
Jatorrizko izena | धर्मशाला དྷ་རམ་ས་ལ་ Dharamsala |
Posta kodea | 176215 |
Geografia | |
Koordenatuak | 32°12′55″N 76°19′07″E |
Azalera | 29,51 km² |
Altuera | 1.457 m |
Demografia | |
Biztanleria | 19.034 (2001) |
Dentsitatea | 645 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 1892 |
Ordu eremua | UTC+05:30 |
himachaltourism.gov.in… |
Hindiz, dharamshala hitzak babesleku edo atseden-etxea erromesentzako esan nahi du. Tradizionalki dharamshalak erromes-tokitik gertu altxatu ziren. Halaber, budistentzat, dharmasala hitz egiteko eta eztabaidatzeko espazioa izan daiteke.[1]
Budismoa izan da hiriko ezinbesteko ezaugarria. VII. mendean haranean 50 monasterio zeuden. Gaur egun bi mila monje inguru bizi dira monasterioetan. Budismoaren zabaltze prozesua brahmanismoaren eta islamaren etorrerarekin mugatu zen.
Erresuma Batuak 1848an lurraldea okupatu zuen. 1866an Gurkha Infanteria inguruan kokatu zen; denborarekin hor sortuko zen Erresuma Batuko Gurkha erregimentu ospetsua. XX. mendeko bi mundu gerretan ospetsua egin zen erregimentu hori.
1852an, Dharamshala Kangra haranaren hiriburua bihurtu zen. Britainiarrek gustukoa zuten hiri hau, batez ere udako hilabeteetan; nolabait, Delhiren ordezko udako hiriburua bihurtu zen. Hau guztia 1905eko lurrikarak aldatu zuen: eraikin gehienak erori ziren eta 20.000 hildako gertatu ziren lurraldean. Dharamsalak horrelako istripuak sarritan pairatzen ditu eta, ondorioz, britainiarrek Shimlan, Himachal Pradesh estatuan, erresidentzia berria egokitu zuten.
Txinak Tibet inbaditu ondoren, Tenzin Gyatsok abandonatu behar izan zuen. Indiako Lehen Ministroa zen Jawaharlal Nehruk baimena eman zion Dharamshalan babesa hartzeko eta, 1960an, Erbesteko Tibetar Gobernua sortzeko. Ondorioz, milaka tibetar erbesteratuak hirian egokitu ziren, bereziki McLeod Ganj auzoan non monasterioak, tenpluak eta eskolak antolatu zituzten. Horregatik hiria "Lhasa Txikia" izenarekin ezagutzen da.[2] Dharamsala turisten helburua bihurtu da ere bai horri esker.
Datu klimatikoak (Dharamshala (1981–2010, muturrekoak 1951–2011)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 24.7 | 28.0 | 31.6 | 35.6 | 38.6 | 38.6 | 42.7 | 37.8 | 34.8 | 34.6 | 26.6 | 27.2 | 42.7 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 15.7 | 17.1 | 21.5 | 26.5 | 30.3 | 31.2 | 27.3 | 26.6 | 26.6 | 25.2 | 21.7 | 17.8 | 24.0 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 6.0 | 7.3 | 10.9 | 15.4 | 19.1 | 20.9 | 20.0 | 19.7 | 18.0 | 14.3 | 10.3 | 7.2 | 14.1 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -1.9 | -1.6 | 2.4 | 7.3 | 8.8 | 12.6 | 14.3 | 14.1 | 11.2 | 8.0 | 4.8 | -1.0 | -1.9 |
Euria (mm) | 80.2 | 123.5 | 125.2 | 65.4 | 80.2 | 241.2 | 765.4 | 787.4 | 354.1 | 56.3 | 26.1 | 50.9 | 2755.8 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 4.5 | 6.1 | 6.4 | 5.2 | 5.2 | 9.8 | 20.6 | 22.4 | 13.0 | 2.8 | 1.4 | 2.8 | 100.2 |
Hezetasuna (%) | 66 | 63 | 54 | 47 | 45 | 53 | 80 | 86 | 78 | 63 | 62 | 65 | 63 |
Iturria: India Meteorological Department[3][4] |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.