From Wikipedia, the free encyclopedia
Derio Euskotrenen E3 lineari dagokion lurgaineko tren geltokia da, izen bereko udalerrian kokatuta dagoena, Herriko plaza eta udaletxearen aurrean hain zuzen. Jatorrizko geltokia 1894ko maiatzaren 2an inauguratu zen, Bilbo-Lezama trenbidea inauguratzearekin batera,[1] eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunearen barruan dago.
Derio | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Txorierri etorbidea, 1; 48160 | |||||||
Udalerria | Derio, Bizkaia | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Gunea | 2. gunea | |||||||
Irekiera | 1894ko maiatzaren 2a | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Zerbitzuak | ||||||||
Aldageltokia | ||||||||
Nasak | 1 | |||||||
Trenbideak | 2 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
EuskoTren | Kukullaga ↔ Lezama | |||||||
Bizkaibus | A2151 Areeta - Larrabetzu |
Trenbide kokapenari erreparatuz, geltokia zabalera metrikoa (1.000 mm) duen Bilbo-Lezama trenbidearen parte da, 7,880. puntu kilometrikoan kokatuta.[2]
Geltokiak hiru sarbide ditu: bi hirigunera, eta bakarra industrialdera. Sarbideetatik lurrazpian dagoen atarira heltzen da, eta ataritik nasa zentralera. Abian dauden lanei esker sarbideak egokitzen ari dira, horietan irisgarritasun neurriak ezartzeko.
Jatorrizko geltokiaren eraikina 1893an eraiki zen. 1994an zerbitzu emateari utzi zion, bere ondoan eraikitako geltoki berri batengatik ordeztuta. Zamudio udalerrian kokatuta zegoen, Deriokoarekin mugan eta Vista Alegre hilerriaren aurrean. 2019ko urtarrilean Euskal Trenbide Sareak eraikina eraitsi zuen.
Bidaiarien eraikinak oin laukizuzena eta bi solairu eta teilatupea zituen. Behe solairuan txarteldegia, itxaron gela eta geltokiko nagusiaren gela kokatzen ziren. Estalkia bi isurialdeetako teilatua zen. Geltokia bi solairudun gorputz nagusi batez eta alboetara gorputz simetriko txikiago banaz osatzen zen. Balio historiko eta sinbolismoz beteta zegoen, hilerriaren eraikuntzarekin lotura estuagatik, izan ere, hilerriak eman zion Bilbo-Lezama trenbideari bideragarritasun ekonomikoa.
Azken urteotan eraikina eraitsiko zutelaren beldur azaldu ziren hainbat aditu, tartean Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartea (IOHLEE) edota Juanjo Olaizola euskal trenbide azpiegituretan aditua.[3] 2014an Eusko Jaurlaritzak Ferrocarriles y Transportes Suburbanos de Bilbao (FTS) enpresarenak izan eta oraindik esistitzen ziren bost geltokiak babestuko zirela adierazi zuen arren,[4] aipatu bezala, 2019ko urtarrilean Euskal Trenbide Sareak eraikina eraitsi zuen.
2017an Bilboko metroaren 3. linea martxan jartzearekin batera, E3 linea Metro sarean integratu zen. Hala, Lezamatik Bilbora doazen trenak Metro sarearen barruan ibiltzen dira, Metro zerbitzua lortzeko maiztasunak tren hauek erabiltzen direla, besteak beste. Trenbide berri honetan ibiltzeko Euskotrenen 950 serieko tren unitateak erabiltzen dira. Tren unitate hauei egokitzeko eta geltokiari irisgarritasun neurriak gehitzeko, Euskal Trenbide Sareak geltokian eta bere inguruan eraberritze-lanak esleitu zituen 2016ko amaieran, 5,5 milioi euroko aurrekontuarekin,[5] eta 2017ko azarotik gauzatzen ari direnak.[6] Hala, geltokia goitik behera zaharberritzen ari da, lurrazpian dagoen ataria handituz, hirigurunetik datorren oinezkoentzako sarbidea egokituz eta igogailu bat instalatuz, eta industrialdetik datorren sarbidea ere egokituz.[7]
Gainera, azalera ere handitu egingo da, zabalera eta luzera gehiago izango baititu. Trenbide bikoitza 500 metro inguru luzatzen ari da eta Txorierriko etorbidea eta Astintze kalearen arteko oinezkoen pasonibela kentzen ari da, horren ordez arrapalak eta eskailerak edukiko dituen lurrazpiko igarobide bat egingo delarik.
Bestalde, txartel-salmenta makina automatiko berriek mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak betetzen dituzte, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa daukate, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea.[8]
Azkenik, Derio eta Zamudio artean trenbidea berriztatzeko lanak egiten ari dira bi kilometroko luzeran. Lan horien barruan, balastoa, trabesak eta erraila kendu eta horien ordez material berria jarriko da.[9]
Geltokiaren kanpoaldean Bizkaibus zerbitzua hornitzen dituzten bi geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.