Depeche Mode musika elektronikoko britainiar taldea da, Vince Clarke, Andrew Fletcher, Martin Gore eta David Gahanek 1980an sortu zutena. 1990ean argitaratutako Violator laneko Enjoy The Silence, Personal Jesus eta Policy of Truth doinuekin jo zuten goia.[1]
Depeche Mode | |
---|---|
Depeche Mode 2006an | |
Datuak | |
Jatorria | Essex (Ingalaterra) |
Musika mota | Musika elektronikoa |
Urteak | 1980 - gaur egun |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Mute Records EMI Music |
Taldekideak | |
David Gahan Martin Gore Andrew Fletcher | |
Lehengo taldekideak | |
Vince Clarke Alan Wilder | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
www.depechemode.com | |
Aitzindaria izan zen musika elektronikoa zabaltzen, eta eragin handia izan zuen talde ugaritan: Linkin Park, Pet Shop Boys, The Killers,[2] Franz Ferdinand,[3] The Smashing Pumpkins,[4] Coldplay,[2] Arcade Fire,[2] No Doubt...[5] 2020an, Rock and Roll Hall of Famen sartu zen.
Historia
Depeche Mode Ingalaterrako Basildon hirian (Essex) sortu zen 1980an. Lehenbiziko taldekideak honako hauek izan ziren: Dave Gahan (ahots nagusia), Martin Gore (teklatua, gitarra, ahotsak, musikagile nagusia 1981ez geroztik), Andrew Fletcher (teklatua) eta Vince Clarke (teklatua, musikagile nagusia 1980–81ean). Hurrengo urtean Speak & Spell diskoa kaleratu zuten, eta synth-pop mugimendu berriaren talde arrakastatsuenetakoa bilakatu zen, besteak beste Just can’t get enough kantuari esker.[6]
Vince Clarkek, taldeko konpositore nagusiak, 1981ean utzi zuen taldea. Alan Wilderrek (teklatua, bateria) ordeztu zuen, eta Gorek ekin zion musika egiteari. Wilderrek 1995ean utzi zuen taldea, eta hirukote moduan jarraitu zuten harrezkero, Fletcher 2022an zendu arte.[6]
Hastapenean, Kraftwerk gisako taldeek eragin handia izan zuten haiengan, Ingalaterran garai hartan sortutako olatu futuristan sartuta. Denborak aurrera egin ahala, rockaren zenbait elementu, gitarrak eta bateria esaterako, berenganatu zituzten, eta haien letrak ilunago bilakatu ziren. Hori ez zen oztopo izan arrakasta handiko kantu eta diskoak grabatzeko. Horien artean, Music For The Masses (1987) eta Violator (1990).[6]
Discografia
- Speak & Spell (1981)
- A Broken Frame (1982)
- Construction Time Again (1983)
- Some Great Reward (1984)
- Black Celebration (1986)
- Music for the Masses (1987)
- Violator (1990)
- Songs of Faith and Devotion (1993)
- Ultra (1997)
- Exciter (2001)
- Playing the Angel (2005)
- Sounds of the Universe (2009)
- Delta Machine (2013)
- Spirit (2017)
- Memento Mori (2023)
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.