From Wikipedia, the free encyclopedia
Den edo Udimu, Egiptoko I. dinastiako bosgarren faraoia izan zen. Jürgen von Beckerathen arabera, K.a. 2914tik K.a. 2867 arte gobernatu zuen.
Den | |||
---|---|---|---|
← Dyet - Adyib → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ? | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Heriotza | ? ( urte) | ||
Hobiratze lekua | Umm el-Qaab | ||
Familia | |||
Aita | Dyet | ||
Ama | Meritneit | ||
Ezkontidea(k) | Nakhtneith (en) Serethor (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Egiptoko I. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | estatu-politikaria |
Manetonek Usafais deitu zuen, Sexto Julio Afrikano eta Eusebio Zesareakoaren arabera, eta 20 urteko erregealdia ematen diote, Kaplonyk, 45 urteko erregealdia izan zuela uste duen arren.
Goi eta Behe Egiptoko errege titulua erabili zuen lehen faraoia izan zen. Bere aurreko faraoiek bezala, gerra espedizio ugari egin zituen, bereziki Sinaiko tribu nomaden aurka. Palermoko Harriak, bere erregealdian, herrialdearen errolda orokor bat eta jai erlijioso ugari egon zirela dio. Bere hilobian objektu ugari aurkitu ziren, koroaketa errepikatzeko, Heb Seda, eta, beraz, errege boterea berritzeko, egiten diren erritu erlijiosoak eginez agertzen den taulatxo bat barne.
Dreyerrek, Umm el-Qaabeko T hilobian, Abidosen, Narmer, Aha, Dyer, Dyet, Den eta Meit-Neit izenak, ordena horretan idatzita zituen idazkun bat aurkitu zuen, faraoi hauen izenak eta oinordekotza ordena baieztatuz.
Ezagutzen den papiro txatalik antzinakoena, Hemakaren hilobian aurkitu zen, Den faraoiaren chatyarenean, Saqqarako nekropolian, bertan idatzitako balizko hieroglifoak mantendu ez diren arren.
Faraoi honi, Saqqarako hiru eraikin eta Abidosko bat ematen zaizkio.
Aurrekoa Dyet |
Egiptoko faraoia Egiptoko I. dinastia |
Ondorengoa Adyib |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Den |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.