From Wikipedia, the free encyclopedia
Aha Egiptoko I. dinastiako bigarren faraoia izan zen.
Aha | |||
---|---|---|---|
← Narmer - Dyer → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ? | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Heriotza | ? ( urte) | ||
Hobiratze lekua | Umm el-Qaab | ||
Heriotza modua | istripuzko heriotza: hipopotamoa | ||
Familia | |||
Ama | Neithotep | ||
Ezkontidea(k) | Benerib (en) Khenthap (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Leinua | Egiptoko I. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa | ||
Manetonek Atotis deitu zuen, Sexto Julio Afrikano eta Eusebio Zesareakoaren arabera. Teti izena jasotzen du Abidoseko Errege Zerrendan eta It Turingo Errege Kanonean.
Manetonek, 57 urteko erregealdi bat ematen dio, Sexto Julio Afrikanoren arabera, edo 27, Eusebio Zesareakoaren arabera.
Menes edo Narmerren semea zen, Sexto Julio Afrikanoren arabera. Jatorria Goi Egipton izan eta Behe Egiptoko Neithotep printzesarekin ezkondu zen, bere emazterik garrantzitsuena, bere seme eta oinordeko izango zen Dyer, ohaide batekin izango zuen arren. Neithotepen hilobia, B14a da faraoiaren hilobiaren ondoan dagoena.
Manetonen arabera, Atotisek Menfisen jauregi bat eraikiarazi zuen eta medikuntza praktikatu zuen, gorputzak irekitzeko teknikari buruzko tratatuak idatziz. Palermoko Harrian, bere erregealdian, Kanaanekin merkataritza harremanak izan zirela eta Nubia eta Libian gerran aritu zela adierazten da.
Aharen erregealdian datatuak daude Naqada eta Sakkaran aurkitzen diren bi hil multzo handi.
Ziuraski, B10-B15-B19 hilobian lurperatua izan zen, Umm el-Qaabeko nekropolian, Abidosen.
Bere izena, Aha, Abidos eta Saqqaran aurkitutako objektu ugaritan agertzen da.
Bolizko taulatxoetan, herrialdearen bateratzearen omenezko balizko oroitzapen jaialdiak ospatzen ikus daiteke. W. Helcken arabera, plaketako batek, errituzko sakrifizio batean, gizon bat hiltzen erakusten du.
Abidosko errege nekropolitik datorren eta Kairoko Egiptoar Museoan dagoen zurezko taulatxo bat, honela itzuli da: "Nubiak jo Horus Ahagatik. Jenty Imentyuren jaiotza. Her-Peher-Ihuko gotorlekuaren fundazioa" (Vandier).
Von Beckerathek Menesekin identifikatu zuen, beste aditu batzuek, Narmerrekin, edo biekin, eta horregatik hartzen zuten lehen faraoi eta I. dinastiaren sortzaile bezala. Gaur egun, hipotesi hauek, zaharkitutzat hartzen dira.
Aurrekoa Narmer |
Egiptoko faraoia Egiptoko I. dinastia |
Ondorengoa Dyer |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aha |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.