From Wikipedia, the free encyclopedia
Meritneit Egiptoko I. dinastiako erregina gobernari bat izan zen, K. a. 2927 inguruan.
Meritneit | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ? | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Heriotza | ? ( urte) | ||
Hobiratze lekua | Abidos | ||
Familia | |||
Aita | Dyer | ||
Ezkontidea(k) | Dyet | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Egiptoko I. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa |
Ziur asko, Dyer faraoiaren emaztea eta Dyet eta Den faraoien ama zen, Antzinako Egiptoko lehen erregina gobernaria izan zelarik, erregeorde bezala, bere seme Dyet oraindik adin txikikoa zen bitartean. Bere izenak, "Neiten maitea" esan nahi du, Behe Egiptoko jainkosa bat.
Saqqarako nekropolian dagoen mastaba handi batean lurperatua izan zen, bere seme Denen erregealdian.
Palermoko Harrian, Meritneit, Hor-Udimuren ama bezala aipatzen da (Kaplony: 1963, I, 495)
Flinders Petriek Mery-Neit deitu zuen (gizon izena), bere hilobi edo zenotafioa aurkitu zuenean, Umm el-Qaaben, Abidosen, gizonezko gobernari bat zela ustez, bere lurperaketaren garrantziagatik, baina, berrogeitamar urte beranduago, Emery, Meritneiten beste lurperaketa bat aurkitu zuen Saqqara Iparraldean, emakume bat zela baieztatuz.
Adituren batzuk, Meritneit, Dyer faraoiaren alaba bat eta Den faraoiaren emaztea izan zela uste dute.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Meritneit |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.