From Wikipedia, the free encyclopedia
Deir al-Balah[1][oh 1] (arabieraz: دير البلح) Gazako zerrenda eskualdeko hiria da. Bertan 60.000 biztanletik gora aurki daitezke. 1993ko Osloko Hitzarmenaz geroztik Palestinaren menpe dagoen hiria da.
Deir al-Balah دير البلح | ||
---|---|---|
hiria | ||
1918ko britainiar gerra-hilerria Irudi gehiago | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Palestina | |
Gobernazioa | Deir al-Balah | |
Alkatea | Imad Al-Jarou | |
Izen ofiziala | دير البلح | |
Jatorrizko izena | دير البلح | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 31°25′N 34°21′E | |
Azalera | 14,7 km² | |
Altuera | 0 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 49.751 (2006) | |
Dentsitatea | 3.384 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 |
Britainia Handiko Mandatuko agintariek 1922an egindako zentsuaren arabera, Deir al-Balahek 916 biztanle zituen: 893 musulman, 22 judu eta kristau bat[2]. 1931ko zentsuaren arabera, 1.587 biztanle zeuden (1.577 musulman eta 10 kristau)[3].
1997an Palestinako Estatistika Bulego Zentralak egindako zentsuaren arabera, Deir al-Balah hiriak eta bertako iheslarien esparruak 42.839 biztanle zituzten. Biztanleriaren ia % 75 30 urtetik beherakoa zen[4].
2007an, Deir al-Balahek 54.439 biztanle zituen, eta iheslarien esparruak 6.438. Guztira 8.395 elkarbizitza unitate zeuden eta batez besteko familia-tamaina sei eta zazpi kide artekoa zen. % 50,3 gizonezkoak ziren eta % 49,7 emakumezkoak[5].
Gaur egun biztanle guztiak musulmanak dira[6].
1967an aztarnategi arkeologiko bat agertu zen hiritik gertu, antzinako kanaaniten kulturako sarkofago multzo bat. Palestinako ondare historiko eta kulturala izan behar lukeena, Israelgo Museoan dago ordea, Israelgo Estatuaren kontrolpean.[14]
1997ko zentsuaren arabera, 10 urtetik gorako biztanleen % 87,7 alfabetatua zen. 5.740 biztanlek oinarrizko ikasketak amaitu zituzten, 5.964k lehen mailakoak eta 5.289k bigarren mailakoak. 1.763 pertsonek goi mailako ikasketak egin zituzten[15].
2007an, guztira 85 eskola zeuden Deir al-Balahko Gobernazioan, 39 publiko eta lau pribatu. 67.693 ikasle zeuden gobernazioan, horietatik % 50,3 gizonezkoak eta % 49,7 emakumezkoak[16].
1992an Palestinako Eskola Teknikoa sortu zen Deir al-Balahen[17].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.