From Wikipedia, the free encyclopedia
Osloko Ituna edo Osloko I. Ituna (ofizialki Behin-behineko Gobernu Autonomo batekin zerikusia duten xedapenei buruzko Printzipioen Adierazpena; ingelesez, Declaration of Principles on Interim Self-Government Arrangements)[1][2] 1993an Norvegiako Oslo hirian Israelgo gobernuak eta Palestinaren Askapenerako Erakundeak (PAE) sinatutako nazioarteko hitzarmen bat izan zen. Arabiar-Israeldar gatazka bukatzeko helburua zuen, itun honen izen ofizial laburtua Oinarrien Deklarazioa zen; ingelesez Declaration of Principles (DOP). Israelgo Gobernuaren eta PAEren arteko lehen akordio presentziala izan zen.[3]
Osloko Ituna | |
---|---|
Mota | akordio |
Honen parte da | Israeli–Palestinian peace process (en) |
Osatuta | |
Hitzarmen hau 1991ko Madrilgo Kondefederazioaren hedapen bat izan zen. Negoziazio hauek isilpean egin ziren Oslon, Norvegiako FAFO institutuak bultzatuta. Akordioak abuztuaren 20an amaitu ziren. Baina, ofizialki Osloko Itunak Washingtonen sinatu ziren urte bereko irailaren 13an, zeremonia publiko batean.[4] Hitzarmen hau Mahmoud Abbas, PAEkoak, Shimon Peres Israelgo Kanpo Harremanetarako ministroak, Warren Christopher Estatu Batuetako Estatu idazkariak eta Errusiako Andréi Kozyrev kantzilerrak sinatu zuten. Bertan, Jassir Arafat (PAE), Israelgo Lehen ministro Yitzhak Rabin eta AEBetako presidentea, Bill Clinton ere egon ziren.[5]
Funtsean, sinatutako akordioek adierazten zuten Israelgo armada Gazako zerrendatik eta Zisjordaniatik erretiratzea eta lurralde horietan Palestinar gobernu bat sortzea, geroago Palestinar Aginte Nazionala izango zena.[6] Aurreratu zen akordio horrek bost urte iraungo zuela eta 1996eko maiatzetik aurrera akordio iraunkor bat negoziatuko zela. Gainerako kontuak, hala nola Jerusalem, errefuxiatu palestinarrak, israeldarren kokalekuak, segurtasuna eta mugak, epe horretan negoziatuko ziren.
Bestetik, PAEk Israelgo estatua onartu zuen eta borroka armatua gaitzestea erabaki zuen. Aldi berean, Israelek onartu zuen PAE zela palestinar herriaren ordezkari ofiziala.
Osloko Itun osoa Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren 242. eta 338. ebazpenetan oinarritutako akordio bat izan zen.
Palestinarrak hauteskunde demokratiko eta libre batzuen bidez aukeratuko luketeen beraien Kontseilua. Palestinako Kontseiluak Zisjordania eta Gazako Zerrendan edukiko zuen bakarrik jurisdikzioa.
Osoloko Itunak akordioak sinatu eta hilabete batera egongo ziren indarrean.
Osloko Itunak 4 eranskinez eta 17 artikuluz osatuta dago.[7]
Eranskinak
Osloko Itunak 4 eranskin ditu:
1. eranskina: Palestinar hauteskundeetako baldintzak
Eranskin honek hauteskunde akordioak, hauteskunde sistema, hauteskunde kanpainei buruzko arau eta erregulazioak, masen komunikabideak antolatzeko akordioak barne, eta telebista estazio bat baimentzeko aukera estali zituen.
2. eranskina: Israeldar indarren erretiratzea
Israelgo indar militarrak Gazako zerrendatik eta Zisjordaniatik kentzeko akordioa. Akordio horretan Gazako zerrendan eta Zisjordaniako eremuan Israeldik erretiratu ondoren aplikatu beharreko akordio integralak sartuko dira. Barne-segurtasuna eta ordena publikoa Palestinako polizia-indarreren betebeharra izango da. Polizia hauek palestinarrak edo atzerritarrak izan ahal dira. Atzerritik datorren polizia palestinarrean parte hartuko dutenak polizia gisa trebatu behar dira.
3. eranskina: Kooperazio ekonomikoa
Bi alderdiek Israelgo eta Palestinako Batzorde Iraunkorra eratzea erabaki dute, lankidetza ekonomikorako, eta, besteak beste, gai hauek izango ditu ardatz:
4. eranskina: Eskualdeen garapena
Bi aldeak lankidetzan arituko dira bakea lortzeko ahaleginetan, eskualdearentzako Garapen Programa bat sustatzeko, Zisjordania eta Gazako Zerrenda barne, G7ko herrialdeek abiaraziko dutena.
Artikuluak
Hurrengoko artikuluak oinarrizko 17 artikuluen laburpenak dira:
1. artikulua: Negoziazioen helburua
Palestinarren eta israeldarren arteko negoziazioen helburua da Zisjordaniako eta Gazako herritarrek gobernu palestinar eta Kontseilu bat aukeratzea da.
2. artikulua: Palestinar hauteskundeak
Palestinar gobernu bat eratzeko bide bakarra demokraziaren bidez izango lirateke, hauteskunde libre, zuzen eta unibertsalak eginez. Hauteskunde hauek polizia palestinarrak eta nazioarteko herrialdeek ikuskaritzatuko luketeen.
3. artikulua: Kontseilu palestinarraren jurisdikzioa
Kontseilu palestinarraren jurisdikzioak Zisjordania eta Gazako zerrenda hartuko lituzke. Bi taldeek Zisjordania eta Gaza lurralde batu bat bezala hartzen zituzten.
4. artikulua: Trantsizio eta estatus iraunkorra
Behin Israeldarrak Gazatik eta Zisjordaniatik erretiratzen hasten direnean, bost urteko trantsizio fase bat hasiko da. Trantsizio honetan hainbat negoziazio egingo lirateke Israelgo gobernua eta Palestinarraren artean. Beraz, Jerusalem, errefuxiatu palestinarrak, israeldarren kokalekuak, segurtasuna eta mugak, 5 urteko epe horretan negoziatuko ziren.
5. artikulua: Botereen transferentzia
Israeldarrak okupatutako eremuetatik erretiratzen direnean, hauek Palestinar Aginte Nazionalari utziko diote lurralde horien administrazioa (hezkuntza, kultura, osasuna, zergak, aduanak, turismoa...).
6. artikulua: Bitarteko akordioa
Israelgo eta Palestinako ordezkaritzek bitarteko gobernu-aldian negoziatuko dute akordioa, eta honako hauek zehaztuko dituzte: kontseiluaren egitura, Israelgo armadaren boterea eta erantzukizun-lagapenak, Gazako portuari, garapen-bankuari, esportazioen sustapenari, ur-konpainiei...
Israelen, akordioei buruzko eztabaida gogorra egon zen; ezkerrekoak babestu egin zuten, eskuinekoak aldiz ez. 1993ko irailaren 23an, Knesset-eko 61 kidek erabakiaren alde bozkatu zuten, 50ek kontrako botoa eman zuten eta 8 abstenitu egin ziren.
Palestinan akordioak ere banaketa eragin zuen. Fatah-k, negoziazioetan palestinarrak ordezkatzen zituen taldeak, akordioak onartu zituen. Baina Hamas eta Palestinako Askapenerako Fronte Popularra akordioen aurka agertu ziren.
Jerusalemgo alkate berriak eta geroago Ehud Olmert Lehen ministroak akordioaren aurka egin zuen.
Palestinar askok uste zuten Israel ez zela Zisjordaniatik erretiratuko, batez ere Jerusalem inguruan. Epe luzeko likidazio-programa bizkortzeko beldur ziren, asentamendu gehiago eraikiz eta daudenak zabalduz.[8]
Bakearen Nobel Saria
1994an, Yitzhak Rabin Israelgo Lehen ministroak, Shimon Peres Israelgo Kanpo Harremanetarako ministroak eta Jassir Arafat PAEko lehendakariak Bakearen Nobel Saria jaso zuten Osloko Akordioak sinatu ondoren, "Ekialde Hurbilean bakea sortzeko egindako ahaleginarengatik". Hala ere, akordioek ez zuten bakerik ekarri.[9]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.