From Wikipedia, the free encyclopedia
Dante Gabriel Rossetti (Londres, Ingalaterra, 1828ko maiatzaren 12a - Birchington-on-Sea, Kent, Ingalaterra, 1882ko apirilaren 9a) ingeles olerkari eta margolaria izan zen. Prerrafaelisten taldearen sortzaileetakoa izan zen, eta higikunde horretako artista eraginkorrenetako bat, olerkigintzaren bidez batez ere.
Dante Gabriel Rossetti | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1828ko maiatzaren 12a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Talde etnikoa | Ingelesa Italiarra |
Heriotza | Birchington-on-the-Sea eta Erresuma Batua, 1882ko apirilaren 9a (53 urte) |
Hobiratze lekua | Kent |
Heriotza modua | : Nefritisa |
Familia | |
Aita | Gabriele Rossetti |
Ama | Frances Polidori |
Ezkontidea(k) | Elizabeth Siddal (1860ko maiatzaren 23a - ezezaguna) |
Bikotekidea(k) | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | King's College School (en) Royal Academy of Arts Heatherley School of Fine Art (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, ilustratzailea, margolaria, itzultzailea eta idazlea |
Lantokia(k) | Londres |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Prerrafaelismo Burlington Fine Arts Club (en) |
Mugimendua | Prerrafaelismoa sinbolismoa |
Genero artistikoa | erretratua Arthurian painting (en) Arte figuratiboa allegory (en) margolaritza erlijiosoa |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | anglikanismoa |
Arrazoi politikoengatik Ingalaterrara erbesteratu zen italiar idazle baten semea zen eta, anaia-arrebek bezala, goi-mailako hezkuntza jaso zuen. 1848. urtean, Royal Academy eskolako zenbait kiderekin, prerrafaelisten elkartea sortu zuen. Lehen pinturetan estilo soila erabili zuen lerro eta kolore garbien erabileraren bidez (1850, Ecce Ancilla Domini). Hainbat erretratutako modelo izan zuen Elizabeth Siddalekin ezkondu zen 1860an, baina, bi urteren buruan, emaztea hil zitzaion. Gertakari horrek artistaren izaera depresiboa sakondu baino ez zuen egin. Chelsean jarri zen bizitzen 1863an eta, Erdi Aroko italiar poeten obren itzulpenei esker, izen ona lortu zuen ingeles literaturako munduan. Erdi Aroko kondairetan eta antzinateko idazle ingeles eta italiarren obretan oinarritu zen Poems (1870, Poemak) eta Ballads and Sonnets (1881, Baladak eta sonetoak) poesia-bildumak argitaratzeko.
Margolaritzari dagokionez, Rossettik gainerako prerrafaelistek baino teknika askeagoak eta bat-batekoagoak erabili zituen, eta horrela, bere obretan ez da hain zorrotza errealismo analitikoa. Lerro lausoak erabili zituen eta ametsezko giroa nagusitzen da bere obretan, gainerako prerrafaelistenetan ez bezala.
Haren margolaritzan emakumezkoen irudiak dira bereziki azpimarratzekoak. Donna angelicata moduan agertu zuen emakumea koadro batzuetan, adibidez Beata Beatrix (1863, Tate Gallery, Londres), Danteren ametsa (1871; Wallker arte galeria, Liverpool) eta abarretan, eta izaki beldurgarri moduan aurkeztu zituen beste batzuetan (Astarte Syriaca; 1877, Manchesterko hiriko arte-galeria). Aipatzekoa da Rossettiren koadroen sentsualitatea, batez ere 1860tik aurrerako koadroetan. Urte hartan, ordu arteko prerrafaelismoarekiko nolabaiteko etena bizi izan zuen, eta aurrerantzean obra sentsualagoak eta erromantizismo mistikoarekin lotuagoak egin zituen, Burne-Jones eta Morrisek bezala.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dante Gabriel Rossetti |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.