euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Daniel Landart Urruti (Donoztiri, 1946ko abenduaren 11 - ), "Daniel Arberu", "Laguna" eta "Mutiko gazte bat" ezizenez ere ezaguna, Nafarroa Behereko euskal idazle, antzerkigile eta, oro har, kulturgilea da. Bere testuak musikaren bidez egin ziren ezagun, hasieran Mikel Laboarekin eta Errobirekin.[1][2]
Daniel Landart | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donoztiri, 1946ko abenduaren 11 (77 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, antzerkigilea eta itzultzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Piarres Xarritonek, haren irakasleak, Baionako inprimeria batean eta kazetetan lan egitera bideratu zuen. Tipografoa bizibidez, 17 urte zituela, Gazte, Pan-pin, Herria, Enbata[3] eta Egan aldizkarietan hasi zen argitaratzen, eta hor eman zituen argitara idazlan garrantzitsuenak. Enbata mugimendu politikoko kidea da. Antzerkigintzan, Piarres Larzabalen ikasle izana da.[4] Antzerkiez gain, olerkigintzan ere aritu da. Hainbat kantarik eta musika taldek musika jarri diete. Euskal Kultur Erakundearen zuzendariorde egon da 2010 arte.
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria S.L. (ELKAR S.A.R.L.) 1972an sortu zen Baionan. Helburu zehatz batekin sortu zuten: garaiko euskal kultur egoeraren norabidea aldatzea. Euskarazko sorkuntza txikia zen orduan, argitaratzeko zailtasunak handiak eta behar kulturala ere handia. Hutsune hori betetzeko sortu zuten argitaletxea.[5]
Sortzaileak Ipar Euskal Herriko 20 gazte izan ziren, 9 emakumezkoak eta 11 gizonezkoak, Manex Pagola izan zen ideiaren bultzatzaile nagusia Gexan Alfaroren laguntzarekin. Bazkide bakoitzak orduko 1.000 franko jarri zituen, garai hartako hilabete bateko soldata. Elkar argitaletxearen sortzaileak, 1972an, hauek izan ziren:[6]
Landartek idatzitako poesia batzuk kantu bihurtuko ziren ondotik. Kantu herrikoiak gainera, leku anitzetan bozkarioz kantaturikoak. Besteak beste, Zure begiek Laboak kantatzen zuena. [1][7] Horrek gero Andde Duhalderi eta beste kantari batzuei buruzko atea ireki zion. Guztira, Badok.eus atarian 66 ziren 2024an Daniel Landarten hitzak dituzten abestiak, besteak beste hauek:[8]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.