Remove ads
abeslari lapurtarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Pantxoa Karrere, Carrère edo Carrere (Azkaine, Lapurdi, 1948) abeslari lapurtarra da, Peio Ospitalekin batera Pantxoa eta Peio musika taldearen partaidea.
Pantxoa Karrere | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Azkaine, 1948 (75/76 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Kidetza | Pantxoa eta Peio |
Musika instrumentua | ahotsa |
1970eko hamarkadan hasi ziren euskal abertzaletasunari lotutako abestiak kantatzen. Ipar Euskal Herrian ez ezik, Hego Euskal Herrian ere ezagun bihurtu ziren. Hori dela eta, eurek abestutako kanta asko euskal musikan klasiko eztabaidaezin bihurtu dira.
Hauek dira bikote honen abestirik ezagunenetariko batzuk: Lepoan hartu ta segi aurrera, Itziarren semea, Urtxintxak, Azken dantza, Bai euskarari, Batasuna, Greziako itsasontzia eta Egunsenti hura.
Euskal Liburu eta Kantuen Argitaldaria S.L. (ELKAR S.A.R.L.) 1972an sortu zen Baionan. Helburu zehatz batekin sortu zuten: garaiko euskal kultur egoeraren norabidea aldatzea. Euskarazko sorkuntza txikia zen orduan, argitaratzeko zailtasunak handiak eta behar kulturala ere handia. Hutsune hori betetzeko sortu zuten argitaletxea.[1][2]
Sortzaileak Ipar Euskal Herriko 20 gazte izan ziren, 9 emakumezkoak eta 11 gizonezkoak, Manex Pagola izan zen ideiaren bultzatzaile nagusia Gexan Alfaroren laguntzarekin. Bazkide bakoitzak orduko 1.000 franko jarri zituen, garai hartako hilabete bateko soldata. Elkar argitaletxearen sortzaileak, 1972an, hauek izan ziren:[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.