Danaë (Klimt)
Gustav Klimten margolana From Wikipedia, the free encyclopedia
Gustav Klimten margolana From Wikipedia, the free encyclopedia
Danaë Gustav Klimt austriar margolariaren lana da, 1907an margotu zuena. Olio-pintura oihal gainean margotu zuen. Gaur egun, Vienako Würthle Galerian erakusten omen da, baina ez dago oso garbi galeria hori zein den; agian jabe pribatu baten identitatea ezkutatzeko erabili izan da. Klimt margolariaren lan ezagunetariko bat da.
Danaë (Klimt) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Gustav Klimt |
Sorrera-urtea | 1907 |
Mugimendua | sinbolismoa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 77 () × 83 () cm |
Genero artistikoa | margolaritza mitologikoa eta biluzia |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Leopold Museum (en) |
Bilduma | Leopold Museum (en) |
Argumentu nagusia | shower of gold (en) |
Danae Argosko errege den Akrisioren eta Euridizeren alaba da. Aitak dorre batean sartu zuen gatibu, orakulu batek iragarri baitzion Danaeren seme batek hilko zuela. Baina Zeus dorrera sartu zen, urrezko euriaren itxura hartuta, eta harekin batu zen. Halaxe sortu zuen Danaek Pertseo.
Danaeren gaia XX. mende hasieran oso ezaguna eta erabilia izan zen arte-munduan; aurretik ere artista handiak hurbildu ziren mito honen irudikapenera: Tiziano, Tintoretto, Rembrandt. Sinbolo bezala jainkoaren maitasuna eta haraindikotasuna adierazten zuen.[1] Margolan honetan Zeus Danaeren gainean eta haren hanken tartean erortzen den urrezko euria da. Emakumea errege estalki batean babestuta dago. Neskaren aurpegian sinbolismoaren topikoak ikus ditzakegu: ile gorria, azala oso zuria, masail arrosak... Oso irudi erotikoa da, eta hori emakumearen aurpegian nabariagoa da. Emakumea umeki-jarreran dago jarrita.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.