From Wikipedia, the free encyclopedia
Arizonako altzifrea (Cupressus arizonica) jatorriz hego Ipar Amerikakoa; tamaina ertaineko zuhaitz bat da, Cupressaceae familiakoa. Naturan baso txikiak osatzen ditu eta hainbat kontinenteetara eraman izan da; hala bada, gaur egun Europako toki askotan naturalizatuta dago.
Cupressus arizonica | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Klasea | Pinopsida |
Ordena | Pinales |
Familia | Cupressaceae |
Generoa | Cupressus |
Espeziea | Cupressus arizonica Greene, 1882 |
Banaketa mapa | |
Tamaina ertaineko eta hostoiraunkorreko zuhaitz bat da; 10-25 metroko altuerara irits daiteke, enborrak 50 cm-ko diametroa izan dezake eta enborraren azalari (laua eta marroi-gorrixka) lamina bertikalak erortzen zaizkio. Hostoak gris-berdexkak edo berdea-urdinak ditu.
Bere erabilera nagusia apaingarria da mundu osoko parke eta lorategietan. Oso hedatua dago lursailak mugatzeko, izan ere, izaera sendoa eta trinkoa izateaz gain, oso moldakorra da inausketak egiteko.
Gainera, Espainiako zenbait tokitan basoak berritzeko erabili da; La Pedriza (Madrilgo Erkidegoa) eta Sierra Morena (Andaluzia) besteak beste.
Cupressus arizonica Edward Lee Greene- k deskribatu zuen eta Torrey Botanical Club 9 (5) buletinean argitaratu zuen: 64-65. 1882 urtean [1]
Egile batzuen arabera, Cupressus latinezko izena izena da Zipretik eratorria da, zuhaitza bertakoa baita.
arizonica : Arizonaren kokapenari buruzko epiteto geografikoa.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.