From Wikipedia, the free encyclopedia
Cruditésa (frantsesez, [kʁydite]; soilik pluralean) Frantziako janaurreko tipikoa da, barazki gordinez osaturikoa,[1] normalean saltsa ezberdinekin edota ozpin-olioarekin aurkezten dena. Erabili ohi diren barazkien artean, besteak beste, apio-makiltxoak, azenario-makiltxoak, luzoker-makiltxoak, pipermorro-zerrendak, brokolia, azalorea, mihilua eta zainzuri-zerrendak aurkitzen dira.
Crudités hitz frantses bat da, lit. "gauza gordinak", XIV. mendeko crudité hitzetik datorrena (Frantses Ertaina) eta, hau, zuzenean, latineko cruditatem terminotik datorrena (cruditas modura nominalizatua), crudus hitzetik: "gogorra; ez-kosinatua, gordina, odoltsua". Hau proto-Indoeuropear *krue-do- -tik dator, *kreue- -tik ("haragi gordina"), ingeleseko raw ("gordin") hitzaren jatorri dena.[2][3] Merriam-Webster hiztegiaren arabera crudités terminoa 1960 aldera erabili zen lehen aldiz, frantseseko crudité terminoaren pluralizazioz ("gordintasuna").[4]
Gaur egun, ez dago crudités terminorako itzulpen proposaturik Euskaltzaindiaren aldetik, Elhuyar Hiztegiak barazki(ak) eta ortuari(ak) itzulpenak proposatzen dituen arren.[5] Bestelako hizkuntzetan, aldiz, erabaki ezberdinak hartu dira; hala, Katalan Herrietan cruatge terminoa proposatu da,[6] Fundéu fundazioak crudités terminoa kurtsibaz idaztea proposatzen duen bezala.[7] RAEk, ordea, Elhuyar Hiztegiaren bide berdinean, verdura terminoa erabiltzea defendatzen du.[8]
Janari gordin ororekin gertatzen den bezala, janari hau jateak toxoplasmosi-arriskua dauka,[9] Toxoplasma gondii protozoo parasitikoak sortutako gaixotasuna, bereziki haurdun dauden banakoetan.[10]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.