From Wikipedia, the free encyclopedia
Sir Christopher Wren (Wiltshire, Ingalaterra, 1632ko urriaren 20a - Londres, Ingalaterra, 1723ko otsailaren 25a) XVII.mendeko jakintzari eta arkitektoa zen, 1666ko Londresko Sute Handiaren ondoren elizak berreraikitzeagatik ezaguna. Royal Societyko kide izan zen.
Wrenen Londresko San Paulo katedrala eraiki zuena, Ingalaterra Erdi Aroa eta gero eraikitako katedral bakarrenetariko bat, eta pizkundetar estiloan eraikitako bakarra. Erromako San Petri basilikan inspiratu zen marrazkirako. Wrenen egitasmoak aurkaritza latza izan zuen arren, Londres eta Ingalaterrako eraikin ederrenetarikotzat hartzen da gaur egun.
Elizen berreraikuntzarekin batera, Sute Handiaren ondoren City of London auzo osoa berreraikitzeko hirigintza-plan ezagun bat aurrera eramaten saiatu zen, baina ez zuen lortu, politikari batzuen kontrako jarreragatik. Hala ere, bere plana XVII. mendeko hirigintzaren gailurtzat jotzen da, Londresko hiriguneko topografia maldatsuari jaramon handirik egiten ez bazion ere.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Christopher Wren |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.