Christophe Dominici
hamabosteko errugbilari frantziarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Christophe Dominici (Toulon, 1972ko maiatzaren 20a - Saint-Cloud, 2020ko azaroaren 24a) frantziar errugbilaria eta entrenatzailea izan zen. Rugby Club Toulonnais (1993-1997) eta Stade Français Paris (1997-2008) taldeetan jokatu zuen, hegaleko postuan. 1998ko otsailaren 7an egin zuen debuta Frantziako errugbi selekzioarekin, Stade de Francen, Ingalaterraren aurka;[1] 67 partida jokatu zituen talde nazionalarekin. Erretiratu ondoren entrenatzailea izan zen.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Christophe Dominici | |||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Christophe Philippe Didier Dominici | ||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Toulon, 1972ko maiatzaren 20a | ||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Parc de Saint-Cloud (en) ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||
Hobiratze lekua | Hyères | ||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza modua | istripuzko heriotza: erorikoa | ||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Loretta Denaro-Dominici (en) ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | hegalekoa | ||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 82 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 172 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||
![]() ![]() ![]() |
Itxi
2020ko azaroaren 24an, hilik aurkitu zuten Saint-Cloudeko parke batean. Lehentxeago, eraikin abandonatu baten teilatura igotzen ikusi zuten lekukoek. Analisietan ez zuten atzeman, ez alkohol, ez droga arrastorik.[2]