From Wikipedia, the free encyclopedia
Chieko Asakawa (japonieraz: 浅川 智恵子 Asakawa Chieko ) Japoniako informatikaria da. Itsua da, eta oso ezaguna Tokioko IBM Research laborategian konputagailuak erraz erabiltzeko irisgarritasun-gaietan egin dituen ekarpenengatik.[1] Berak Netscape nabigatzailerako garatu zuen plug-in bat (IBM Home Page Reader) Interneteko orriak irakurtzeko sistemarik erabiliena bihurtu zen.[2] Enpresek eta erakunde publikoek emandako hainbat sari jaso ditu.
Chieko Asakawa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Toyonaka, 1958 (65/66 urte) |
Herrialdea | Japonia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Tokioko Unibertsitatea Q11507006 Otemon Gakuin University (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria, ingeniaria, programatzailea eta Q60985281 |
Enplegatzailea(k) | IBM Carnegie Mellon Unibertsitatea IBM Research (en) Miraikan (en) |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Asakawak ikusmen normala zuen jaio zenean, baina 11 urterekin igerian izan zuen istripu baten ondorioz nerbio optiko zauritu zuen, hasi zen ikusmena galtzen, eta 14 urterekin erabat itsua zen.[1]
Ingeles literaturako ikasketak bukatu zituen Osakako Otemon Gakuin Unibertsitatean 1982an eta orduan hasi zen informatikako bi urteko ikasketa egiten. Garai hartan "optacon" bat erabiltzen zuen testu inprimatuak ukitze-sentsazioetara itzultzeko. 1984an hasi zen ikerketan IBM Research erakundean, aldi baterako kontratu batekin,[1] eta urte bat geroago kontratu iraunkorra lortu zuen.[1][3] 2004an ingeniaritzako doktore-titulua lortu zuen Tokioko Unibertsitatean.[1]
Asakawaren ekarpenen artean, aipatzekoa da testu prozesadore bat garatu zuela Braillezko dokumentuak sortzeko, Braillezko dokumentuetarako liburutegi digitala egin zuela, testua hizketa bihurtzen zuen eta webean nabigatzeko itsuentzat egokiago zen Netscape nabegatzailerako plug-in bat garatu zuela, eta sistema bat sortu zuela ondo ikusten duten diseinatzaileei Internetetik itsuen modura ibiltzeko aukera ematen diena.[1][3][4] Berak sortutako nabigatzailea IBMko produktua bihurtu zen 1997an (IBM Home Page Reader),[4] eta bost urte geroago interneteko edukiak irakurtzen zituen sistemarik erabiliena bihurtu zen.[2]
Azken aldian multimedia-edukien erabilerraztasuna kontrolatzeko sistemetan ikertzen ibili da,[5] baita ere adineko pertsonen bizitza laborala luzatzea ahalbidetuko duten aldaketa teknologikoetan,[6][7] eta itsuei mundu fisikoa erabilerrazago egingo dien teknologiaren garapenean.[8] GPS sistemek errore handiegia ematen dutenez (20-100 metro) ez dira baliagarri itsuentzat, horregatik pertsona bat metro eta erdiko zehaztasunarekin kokatzen duen sistema bat ere garatu du azken urteetan. [9]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.