antzinako zelten jainkoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Cernunnos jainko galiarra da. Ikertzaileak onomastikaren eta ikonografiaren interpretazioan oinarritu dira, galiar eta ondorengo galiar-erromatar erlijioan izan zuen zeregina ulertzeko.
Cernunnos | |
---|---|
Zelta | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Ikonografia | adarra, oreina, Lotoaren posizioa eta torkea |
Baliokideak | naturaren jainko edo jainkosa eta Herne the Hunter (en) |
Panteoi zeltaren irudi nagusi gisa, Cernunnos naturaren zikloa irudikatzen du, aldi berean bizia eta heriotza, ernamuintzea eta galera, oreinaren antzera, hura sinbolizatzen duen animalia, zeinak neguan adarrak galtzen baititu udaberrian berreskuratzeko. Sarritan, Ama jainkosa lotuta -panteoi zeltaren beste irudi garrantzitsu bat-, botere maskulinoa eta ugalkortasuna ere adierazten ditu.[1]
Bere izena inskripzio galiar-erromatar batean agertu zuen: Parisko Nauteseko harbilean, Cluny museoan gordetzen dena. Nauteseko harbila da irudia eta izena lotutako dauden dokumentu bakarra.
Beste 3 dokumentu epigrafikotan baino ez da izena agertzen. Lehenengoa Montagnac-en eskaintza da, grekoz idatzia: áλλλντ[νοιος-ος-ορνονονονονονονονλ[οντ]ος-etik, eta honela itzul daiteke: «Alleteinos [hau eskaini dio] Alisontiako Karnonosi». Bigarrena eta hirugarrena Luxenburgoko Steinsel-Rëlenten aurkitutako inskripzio parea dira: Deo Ceruninco (Kernuninco jainkoari, alegia).[2] Bestalde, zenbait artefaktu arkeologikotan dauden izenik gabeko jainko-jainkosak identifikatu ahal izan dira, eremu geografiko zabal batean barreiatuta daudenak. Zaharrena Italia iparraldeko Camonica haranean aurkitu zen, Merveilles haranetik gertu dago, Hegoaldeko Alpeetan.[3]
Hala ere, Cernunnosen ikono ezagunena eta aztertuena Gundestrupeko Galdara edo Pertza da.
Ezer baino lehen, kontuan izan behar dugu Cernunos -en hasierako hizkia K ahozkatzen zela, eta beraz, "kernunos" litzateke euskaraz. Teonimoaren ohiko itzulpena "Jainko adarduna" da. Carnon hitza oinarri hartzen da, zeina "adarra, tronpa" bezala itzultzen da, V. mendeko Hésychius lexikografoaren aburuz, galaten zela esan biatuzen ϰἀρνον (karnon) eta bestalde, galiarren herri batzuen izenak hitz horretatik eratorriak direla ematen du: Carni, Carnutes, Carnonacae. Izen horiek "adarrak edo adarrekoak" adierazi behar dutela uste da.[4] Carnyx hitzarekin konparatu da ere. Carnys zelten gerrako tronpa bat zen.
Datiboan (Nori/Norentzat) deklinatuta dagoen Carnonos formaren lekukotza bat agertu da Montagnac-eko idazku galiar-erromatar batean, teonimo izaera duena: carn + -no- atzizkia, ohikoa izen jainkotiarretan.[4] -os galieraren deklinazioa da. Azkenik, galiar-latinezko carnuātus bat ezagutzen da, "adarduna" esan nahi duena.[4]
E bokala duen duen kern hitza (irlandar zaharrak kern< *kernā, konkorra da) buruaren gailurra izendatzen du hizkuntz zeltikoan, eta adar-animaliak oro har eta oreina bereziki, izendatzen dituzten hitz indoeuroparren antza du (gaztelaniaz: ciervo, frantsesez: cerf, eta gaztelaniaz, adar: cuerno, frantsesez: corne ). Bestalde, -unnos elementua gehikuntza-atzizkia da. Hori dela eta, Cernunnos "adar ederduna / adar handidunak" dela esan liteke.[1]
Hainbat eskualde eta herrian izen Cernunnos izenarekin loturaren bat dutela ematen du. Bretainian besteakk beste, Concarneau existitzen da, bretoieraz Konk-Kerne dean, Cornouaille-ko badia, alegia. Beste adibide batzuk dira Cernusco lombardona Lombardian; Cernusson eta Cernuc Txekian) Sanon (Meurthe ibaiaren adarra) izeneko ibaiaren antzinako formak hauek dira: Cernune, Cernone, Kernone (VII. eta VIIII. mendeak ). Gainera, antzina, ibaien jainko-jainkosak adarrekin irudikatzen ziren maiz.
Hala ere, egiaztapen horetan ñabardurak egin behar dia; gaur egun, hizkuntza-filiazio horietako oso gutxi daude ziurtatuta eta/edo egiaztatuta. Hala ere, Bitania handiko zein bretinaiko Cornouailles, Carnac eta udalerri horretako San Korneli eliza aipatu behar dira; Sant Korneli (Saint Cornély) santua adardun idiekin irudikatzen da beti. Santuaren kasuan, zelterazko kern morfema korn bihurtu zela pentsatzen da, -e - -o- -k ordezkatua, latin hizkuntzaren eraginez.
Hirurogei bat irudik osatzen dute jainko honen ikonografia hainbat formatu eta eusakrritan. Bi dira bereziki aipagarriak: Gundestrupeko pertza, K.a. I. mendean datatu dena, eta Luteziako Nauteen Zutabea. (Nauteen korporazioak egindako monumentua Tiberioren agintaldian, K.o. 14-37). Ikonografiak ohiko eta/edo sarritan errepikatzen diren ezaugarri batzuk ditu, baina batzuetan forma desberdinetan agertzen da.
Cernunnosek galoen bitxi enblematikoa den torkea darama, batzuetan lepoaren inguruan eta bestgetan basoetan edo eskumuturrean.
Cernunnos maiz eserita agertzen da, hankak elkar gurutzatuta, "Buda" baten moduan. Jarrera hori ohikoa da jainko-jainkosa eta heroi zeltengan.[5] Rodanoren Ahotako Roquepertusen 1860an aurkitu ziren gerlarien artean ageri da irudi hori. Eta jarrera hori bere agertzen da Reims, Vendœuvres, Sainteseko monumentu batzuetan ere..[6] Zutik ere egon daiteke, Margerideseko Cernunnos eskulturan, adibidez.
Cernunnos, erdi-gizakia, erdi-animalia jainkoa, K.o. II. mendetik aurrera amaitu zela dirudi. Garai horretan, panteoi galiar-erromatarrean forma klasiko antropomorfikoak ziren nagusi, eta Cernunnos, Merkurio, erromatarren baliokidetzat jotzen da.[12] Galiar herrien konkista eta erromanizazio-prozesua gertatu eta gutxira, galiarren kulturaren alderdi nagusiak "berreskuratu" egiten dira eta xurgatu erromatarren kultura berriaren baitan.[13]
Sarritan txanpon-poltsa bati edo janariz betetako saski bati eutsiz irudikatzen denez, aberastasunaren jainkoa dela interpreta daiteke. Animali-adarrek potentzia emankorra eta berriztapen ziklikoak sinboliza ditzakete, eta urte zelaten urtaro argian berragertzen dira eta. Meauxen aurkitutako Cernunnosen eskultura batek bere garezurraren bi alboko protuberantzia bana irudikatu ziren, eta horrek adieraz dezake adarrak berriz ateratzen ari direla.[7]
Anne Lombard-Jourdan historialariaren arabera, Julio Zesarrek jainko erromatar baten izena, Dis Pater, Plutonen forma zaharra, Cernunnos izan liteke. Dis Pater, hain zuzen, lur azpiko munduaren eta aberastasunen jainkoa da, Cernunnos bezala, esaterako. Julio Zesarrek Dis Pater izendatzen duen jainkoa hainbat forma eta izendapenetan ohoratua izan zitekeen: erromatarren aburuz, herri horrek, akaso, Dis Paterren gurtza egin zuen izen beatekin zein bestearekin, tokiko druidek jainko bakoitzari ematen zioten ezaugarrien arabera.[14] Cernunnos da herri galiarren ezaugarri bereizgarriak, hala nola prakak (Braccae) eta torkea, sistematikoki daramatzan jainko bakarra, eta horrek adieraz dezake galiarren aitatzat zutela. Ematen zitzaizkion goitizenak beste jainko ezagunak sortua zituzten, baina jainko horietako bakoitza, berez, Aita jainkoaren forma jakin eta zehatz bat besterik ez zatekeen.
IV. eta III. milurtekotik, Indus ibarrean, adardun jainko bat dago: loto-jarreran eserita, simio aurpegiduna , eta haren ondoan animalia basatiak, hala nola elefanteak eta errinozeroak.
Alain Daniélouren arabera, haren esertzeko modua zelta aurreko jatorria (eta indoeuroparraren aurrekoa) adieraz lezake, Mohenjo-daron (Indus-eko zibilizazioa) aurkitutako zigilua batean irudi ikonografiko bera ikus daiteke: adardun jainko bat, loto jarreran eserita, animaliaz inguratuta.[15] Mohenjo-daroren irudi hori Pashupati jaikoari legokioke. Pashupati Shivaren forma primitiboa den Rudra jaikoaren epitetoa[16] Antzeko ikono bat, munduko eskualde berean kokatua, beste zigilu batean identifikatu zen, Harappako gune arkeologikoan eta Indiako arioen aurreko garaian datatua. Beraz, bi zantzu horiekin batera, Cernunnos eta Shivaren arteko balizko ahaidetasun mitologikoa konjuratu liteke.[1]
Esan beharra dago aitzin-hititen garaian oreinaren gurtza zegoela Hattiko zibilizazioan. Bestalde, Kapadozian antzeko gurtza jarraituko du, eta hortik erator liteke Eustakio Deuna ehizazale eta erromatar jeneralaren ikuspegia.[oh 2]
Beraz, Pwyll eta Arawn beren lekuak trukatzen dituzte, eta Pwyll, Dyvet-eko printzea, "Annwyngo erregea" bilakatzen da.[20]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.