Cannaeko gudua
From Wikipedia, the free encyclopedia
Cannaeko gudua K.a. 216ko abuztuaren 2an Apuliako Cannaetik gertu Bigarren Gerra Punikoko gudua izan zen. Bertan Hanibalek zuzendutako kartagotar armadak, bera baino handiagoa zen Gaio Terentzio Mario Varron eta Luzio Emilio Paulok zuzendutako erromatar armada menderatu zuen[1]. Adituek historia militarraren garaipen taktikorik handienetariko batez gain, Antzinako Erromaren bigarren porrotarik handienentzat hartzen dute, hildakoen kopurua kontuan hartuta.
Cannaeko gudua | |||
---|---|---|---|
Bigarren Gerra Punikoa | |||
Italiako frontea | |||
Data | K.a. 216ko abuztuaren 2a | ||
Lekua | Cannae, Italia | ||
Koordenatuak | 41°18′23″N 16°07′57″E | ||
Emaitza | Kartagotarren garaipen taktikoa | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Trebia (K.a. 218) eta Trasimeno aintzirako guduetan (K.a. 217) menderatuak izan ondoren, erromatarrek Cannaen Hanibal aurre egitea erabaki zuten. Horretarako, aliatuak barne, 87.000 soldadu eraman zituzten. Erromatarrek bere infanteria astuna formazio sakon batean kokatu zuten, Hanibalek matxarda-mugimendua erabili zuen bitartean. Hain zen latza porrota ezen erromatar armada desegin eta Capua eta beste italiar hiri-estatuek Erromatar Errepublikatik atera baitziren.
Will Durant historialariak honela deskribatu zuen gudua:
« | Agintearen adibide gorena izan zen, historian zehar inoiz hobetua... hurrengo 2.000 urterako taktika militarren oinarriak jarri zituen[2] | » |