Polibio
From Wikipedia, the free encyclopedia
Polibio (Megalopolis, c. K.a. 200- K.a. 118) garai helenistikoko historialari greziarra izan zen. Ezaguna da Antzinako Erromaren gailentzea aztertzen duen Historiak izeneko bildumagatik.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Polibio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Megalopolis, K.a. 200 |
Herrialdea | Akaiar Liga |
Lehen hizkuntza | antzinako greziera |
Heriotza | Grezia, K.a. 120 (79/80 urte) |
Heriotza modua | : zaldi gainetiko erortzea |
Familia | |
Aita | Lycortas |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria, militarra eta idazlea |
Lan nabarmenak |
Itxi
Erromako aginpidearen aldeko zen, eta hara jo zuen K.a. 168. urtean. Arteen eta letren babesle handia zen Eszipion Emilianoren adiskide egin zen, eta harekin joan zen Afrikara. Kartago hiriaren suntsipenaren lekuko izan zen (K.a. 146).
40 liburukik osatutako Historia obra handia idatzi zuen, baina lau baizik ez dira gaur egunera iritsi. K.a. 220-168. urteetako gorabeherak jasotzen zituen bilduma horrek.