From Wikipedia, the free encyclopedia
Camarophyllus virgineus Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jateko ona, baldin eta produktu kimikoekin ondutako larreetan biltzen ez bada, hesteetako arazoak eragin ditzake.
Camarophyllus virgineus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Hygrophoraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Camarophyllus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Camarophyllus virgineus P.Kumm. | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Autore batzuentzat Camarophyllus niveus eta Camarophyllus virgineus berdinak dira, beste batzuentzat ez. Batzuen aburuz, Niveus delakoaren aldaera sendoena da, baina haragia lodiagoa du, hanka sendoagoa, kapela ez da hain higrofanoa, ertzeko ildaskak markatu gabe gardentasunagatik eta espora handiagoak ditu.
Kapela: 3 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, kamutsa, laua, titi apur batekin, azkenean deprimitua, uniformeki haragitsua, ertza beherantz biribilduta eta egoera hezean gardentasunez ildaskatua. Hasieran zuria da, eta geroago tonu horixka batera pasatzen da, orban arrosa batzuekin.
Orriak: Zuriak, zabal, lodiak, dekurrenteak, orrien hondoan nerbioak izaten ditu.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Zuria, batzuetan oinarrian orban gorriak izaten ditu, pruina pixka batekin, solidoa, betea, oinarrian mehetua.
Haragia: Zuria, urtsua, haritsua. Hautematen ez den usain eta zaporea du.[2]
Etimologia: Virgineus epitetoa latinetik dator, birjinatasunezko, esan nahi duen "Virgineus" hitzetik. Bere kolore zuriagatik.
Jangarria.[3]
Camarophyllus niveus delakoarekin, honek zuri-boli kolorea du eta txikiagoa da. Camarophyllus russocoriaceus espeziearekin ere bai, hau are txikiagoa da, zuri zikin kolorekoa, gero hori-anbar kolorera pasatzen dena eta larru usaina du.[4]
Udaren amaieran eta udazkenean, larreetan, belardietan eta basoetako soilguneetan, belar handien artean.[5]
Ipar Amerika, Europa, Txina.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.