Bulebar
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bulebarra kale edo pasealeku oso zabala da, gehienetan zuhaitzez hornitua.[1] Hitza frantsesezko boulevard hitzetik dator, eta hau nederlanderazko bolwerk hitzetik, "bastioi" esan nahi duena.[2] Gure artean ezagunena Donostiakoa da.
Historikoki, bulebarra antzinako defentsetan oinarritutako komunikazio-bidea da, hitza nederlanderazko bolwerk, bastioi, hitzetik baitator. Beraz, hiri bat kanpoaldetik inguratzea ahalbidetuko luke, gerriko periferiko bat bailitzan. Bulebarra, oro har, bide garrantzitsua da, oinezkoentzako etorbide zabalak baititu alboetan edo erdialdean. Hirietako gotorlekuen inguruko bideetan du jatorria. XVII. eta XVIII. mendeetan harresiak bota zituztenean, etorbide horiek hiriko zirkulazio-sarearen zati gisa mantendu ziren, eta, oro har, ingurabideko lehen gerriko zabala osatu zen. Jatorria mendebaldeko Europako Erdi Aroko hirietan du.
Ezagunenak Parisko bulebarrak dira, gehienak Haussmann baroiaren ekimenez XIX. mendeko hirigintzako esku-hartzeen ondorioz sortuak.[3] Gaur egungo hirigintza modernoan, bulebarrak hiriaren bide egituratzailea dira, eta lehendik zeudenen luzapen gisa edo trazadura berri gisa sortzen dira. Hiri asko zeharkatzen dituzte erabat, eta hiri handietako sarbide eta irteera ibiltari bihurtzen dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.