From Wikipedia, the free encyclopedia
Bruno Pontecorvo (errusieraz: Бру́но Макси́мович Понтеко́рво, Bruno Maksimovitx Pontecorvo; Marina di Pisa, Pisa, Italia, 1913ko abuztuaren 22a – Dubna, Errusia, 1993ko irailaren 24a) italiar fisikaria izan zen, Sobietar Batasunean hiritartua. 1934an, E. Fermi eta beste fisikari batzuekin batera, neutroi geldoak eta haien eraginkortasuna atomoaren desintegrazioan aurkitu zituen. Europan, Estatu Batuetan eta Kanadan lanean aritu ondoren, 1950ean desagertu egin zen. Bost urte geroago azaldu zen, berriz, sobietar hiritartua eta Stalin dominarekin. Pontecorvok adierazi zuenez, arrazoi etikoengatik egin zuen aukera hura, eta hango sistemaren defendatzaile sutsua zelako. Beti ukatu zituen Mendebaleko traizio-salakuntzak, eta bakezaletzat agertzen zuen bere burua[1].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.