Brachiosaurus generoko sauropodoa; buru txikia, lepo luzea, gorputz handia eta aurreko hankak atzekoak baino luzeagoak zituen From Wikipedia, the free encyclopedia
Brachiosaurus (grekotik: «βραχιων» brachion, besoa, eta «σαυρος» sauros, muskerra) dinosauro saudopodoen genero bat da. Jurasikoaren bukaeran bizi izan ziren, duela 152 eta 145 milioi urte bitartean, gaur egun Afrika, Ipar Amerika eta Europa diren lurraldeetan.
Brachiosaurus | |
---|---|
Goi Jurasiko | |
Sailkapen zientifikoa | |
Filuma | Chordata |
Klasea | Reptilia |
Ordena | Saurischia |
Familia | Brachiosauridae |
Generoa | Brachiosaurus Riggs, 1903 |
Azpibanaketa | |
B. altithorax Riggs, 1903 (tipoa) B. nougaredi? de Lapparent, 1960 | |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Elikadura iturri nagusia | belarjalea |
Luzera | 21 m eta 30 m |
Masa | 58 t |
Aurreko hankak atzekoak baino luzeagoak ziren; haien izenak horri egiten dio erreferentzia. Lurrean inoiz ibili den animaliarik handienetako bat da. Beste sauropodoek ez bezala, gaur egungo jirafen antzeko antolaera zuen: aurreko hankak luzeak ziren, eta lepoa oso luzea zen, ziur asko zuhaitzetako goi-adarretako hostoetaraino iritsi ahal izateko. Aurreko hanketako lehen behatza eta atzeko hanketako lehenengo hirurak erpedunak ziren.
35-60 tonako pisua zuela jotzen da, eta 13 m altu eta 25 m luze zela. Espatula-formako hortzak zituen, eta, buruaren goialdean, sudur-hobiak zituen. Garezurrean zuloak zituen, pisua arintzearren.
Denbora luzean, aurkitutako dinosaurorik handiena izan zen, baina azkenaldian aurkitu diren beste dinosauro erraldoi batzuen fosilek iradokitzen dute Brachiosaurus baino handiagoak izan zirela (Argentinosaurus, Sauroposeidon).
Lehen brakiosauroa 1900ean aurkitu zuen Elmer S. Riggs-ek Coloradoko Arroila Handiko ibaian, Estatu Batuetan. 1903an eman zion Brachiosaurus izena (gaur egun, Brachiosaurus altithorax espeziea). 1909tik aurrera, Brachiosaurus brancai espezieari esleitutako zenbait espezimen aurkitu zituen Werner Janensch-ek Tanzanian, Afrikako lehenengoak. Tartean eskeleto ia osoak zeuden. Dena den, gerora egindako azterketen ondorioz, 2009an beste genero bat sortzea hobetsi zen (Giraffatitan), eta genero horretan sailkatzen da orain Afrikan aurkitutako espeziea (Giraffatitan brancai). Beraz, oraingoz, Brachiosaurus generoaren espezie bakarra Brachiosaurus altithorax da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.