From Wikipedia, the free encyclopedia
Borodiankako bonbardaketa 2022ko martxoan, Errusiako Ukrainaren inbasioaren testuinguruan, Borodianka herriaren bonbardatze handi bat izan zen, Errusiako Indar Armatuen eskutik.
Borodiankako bonbardaketa | |||
---|---|---|---|
| |||
Mota | bonba erasoa gerra krimen sarraski | ||
Honen izena darama | Borodianka | ||
Honen parte da | Kieveko erasoaldia (Ukrainako inbasioa) | ||
Data | 2022ko martxoa | ||
Kokaleku | Borodianka, Kiev Oblasta (Ukraina) | ||
Herrialdea | Ukraina | ||
Pertsona hilak | 41[1] | ||
Erantzule | Errusia | ||
Volodymyr Zelensky-k herriaren hondamendiaren berri eman zuen 2022ko apirilaren 7an, Butxako sarraskia aurkitu eta astebetera. Apirilaren 17rako, 41 gorpu aurkitu ziren herrian, zituzten Ukrainako Estatuko Larrialdi Zerbitzuaren arabera.[1]
2022an Ukrainako errusiar inbasioaren aurretik, Borodianka, Kiev hiriaren iparraldean dagoen "kale bakarreko herri" lasaiak,[2] 13,000 biztanle inguru zituen.[3]
Errusiar indarrek Kieven eta Kiev inguruan borrokatzen ziren bitartean, Borodianka, zeina, estrategikoki garrantzitsua den errepide batean dagoen,[2] Errusiaren aire-eraso ugariren jomugan izan zen.[4] Iryna Venediktova-ren arabera, Ukrainako Fiskal Nagusia, errusiar soldaduek cluster-munizioak eta Tornado eta Uragan misilak erabili zituzten eraikinak suntsitzeko; halaber, misil hauek "gauez, jende gehien etxean egongo zenean" jaurti zituzten.[5] Herriko eraikin gehienak suntsitu egin ziren,[6] herriko kale nagusi ia guztiak barne.[7] Hala, Errusiako bonbek eraikinen erdiguneak jo eta kolapsatu egin zituzten markoak zutik jarraitzen zuten bitartean.[6][7] Oleksi Reznikov-ek, Ukrainako Defentsa ministroak, esan zuenez, bizilagun asko aire-erasoek bizirik lurperatu zituzten, eta, ondorioz, hilzorian egon zirela astebetez. Gainera, soldadu errusiarrek laguntzera joan zirenei tiro egin zietela esan zuen ere.[8]
Venediktovak ere zibilen aurkako "hilketak, torturak eta kolpeak" leporatu zizkien soldadu errusiarrei.[3][9]
Bizilagun batzuk kobazuloetan ezkutatu ziren 38 egunez.[4] 2022ko martxoaren 26an, Errusia, Kievetik baztertuta, eskualdetik pixkanaka alde egin zuen Donbassen kontzentratzeko.[10] Borodiankako alkateak esan zuen Errusiako konboia herrian zehar mugitu ahala, errusiar soldaduek irekitako leiho guztietatik tiro egin zutela. Amaierarako, gutxienez 200 hildako zenbatetsi zituen alkateak.[11]
Errusiarrak erretiratu zirenerako ehunka bizilagun baino ez ziren geratzen Borodiankan, bizilagunen %90 inguruk ihes egin zutelarik,[7] bai eta hondakinen arteko hildako kopuru ezezagun bat ere.[4] Atzera zihoazen tropa errusiarrek minak jarri zituzten herrian zehar.[7]
Agence France-Pressek apirilaren 5ean iritsi zen Borodiankara. AFPk ez zuen gorpurik ikusi, baina suntsiketa hedatua izan zela jakinarazi zuen, eta etxebizitza batzuk "besterik gabe, jada ez zirela existitzen". Giza hildakoen kopurua ez zegoen argi: bizilagun batek jakinarazi zuen berak, gutxienez, zibil hilen kopurua bostekoa zela bazekiela; baina beste gorpu batzuk, berriz, hondakinen azpian zeudela eta oraindik ez zela haiek ateratzen saiatu.[10][12]
Apirilaren 7an, Venediktovak iragarri zuen hasiera batetan 26 gorpu aurkitu zirela suntsitutako bi eraikinetako hondakinetan.[13] Era berean, Borodianka "[Kiev-]inguruko herririk suntsituena" zela eta "biztanleria zibila jomugan jarri zutela" azpimarratu zuen, bertan "ez [bait]ago gune militarrik".[3][5] Volodymyr Zelensky Presidenteak esan zuen Borodiankan hildakoen kopurua Butxan baino "are okerragoa" zela.[13][14][15]
Europe 1 irrati-kateak jakinarazi zuenez, errusiarrak alde egin eta hamar egunera, suhiltzaileak lanean jarraitzen zuten hondakinetatik gorpuak berreskuratzeko, hauek duintasunez lurperatuak izateko; lala ere, haien lana zaildu egiten da beste eraikin batzuk erortzeko arriskuagatik. Edozein kasutan, egunero gorputz gehiago aurkitzen dira eta, ondorioz, bertako beilatokiak gainezka daude, gorpuak 100 kilometro edo gehiago garraiatuzera behartuz.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.