From Wikipedia, the free encyclopedia
Boomerang nebulosa Centaurus konstelazioan 5000 argi-urteko distantziara dagoen protonebulosa planetario bat da. Nebulosa planetario fasera eboluzionatzen ari den izar edo izar sistema bat da. Hala deitu zuten Keith Taylor eta Mike Scarrotek 1980an Anglo-Australiar Teleskopioarekin ikusi zutenean. Astronomoek apenas ikusi zuten lobuluen arteko asimetria arin bat, boomerang baten antzeko forma kurbatua iradokitzen duena. Hubble espazio teleskopioarekin lortutako erresoluzio handiagoko irudiak nebulosa bipolar bezala aurkezten du, eta, honen ondorioz, Pajaritaren Nebulosa izena ere jaso du.
Datuak | |
---|---|
Igoera zuzena | {{{igoera zuzena}}} |
Deklinazioa | {{{deklinazioa}}} |
Distantzia | 5000 argi-urte |
Itxurazko magnitudea | |
Itxurazko tamaina | {{{tamaina}}} |
Konstelazioa | Centaurus (konstelazioa) |
Izen teknikoa NGC |
NGC |
Izen teknikoa M |
M |
Boomerang Nebulosa unibertsoko objekturik berezienetako bat da. 1995ean, Hegoaldeko Europar Behatokiko Teleskopio Submilimetrikoa erabiliz, bere tenperatura soilik kelvin 1ekoa (-272°) zela deskubritu zen, gradu bat zero absolutuaren gainetik, laborategi batetik kanpo ezagutzen den tenperaturarik hotzena. Mikrouhinen hondoko erradiazioak baino tenperatura baxuagoa duen objektu ezagun bakarra da.
Nebulosa bere erdiko izarrak kanporatutako gasaren ondorioz sortu zen. Izarra, urtero, 1500 urtetan zehar materia eguzki-masaren milagarren zatiko proportzioan galtzen aritu da. Honek, antzeko objektuetan baino 10 eta 100 aldiz bitartean azkarrago materia galtzea suposatzen du. Gasa abiadura handian hedatzen da (164 km/s), tenperatura baxu hori eragiten duena. Era berean, badago 35 km/sko abiaduran hedatzen den barne geruza bat, erdiko izar bitarraren partetik estalki komun baten kanporaketaren ondorio izan daitekeela.
Boomerang Nebulosa unibertsoko tokirik hotzena bezala identifikatu da. Soilik 5.000 argi-urteko distantziara, gas eraketa honek -270 graduko bataz besteko tenperatura du, tokiren batzuetan -272 gradutara iristen den arren, fisikaren legeen arabera lor daitekeen tenperaturik baxuena den zero absolututik gradu bakar batera.
1995ean aurkitu zen gas laino hau, hildako izar baten ondorio dena, eta bere izena bere forma bitxiagatik jaso zuen, gaur egun arku baten antz gehiago duen arren. Uhin azpimilimetrikozko teleskopio bat objektura zuzentzean, astronomoak uhin biziki hotzak igortzen zituela ohartu ziren, Big Bangak utzi zuen erradiazioarena ere gainditzen zuena, ordurarte ezagutzen zen hotzena.
Baina, izatez, bere egungo forma ilusio hutsa baino ez da. ALMA irratiteleskopioa erabili zen bere forma ia esferikoa dela deskubritzeko, berau osatzen duten gas eta hautsean zehar sakabanatzen diren karbonozko molekulen ondorioz.
ALMA Atacamako basamortuan dago, Txile iparraldean. Lurreko toki honetan atmosfera behaketa astronomikoak egiteko bezain argi eta mehea da. Bere motakoen artean planeta guztiko teleskopiorik boteretsuena da.
Nebulosa hau unibertso guztiko tokirik hotzena izatearen arrazoia nahiko sinplea da. Edozein hozkailuk bezala, nebulosak gasari hedatzen uzten dio, berehala hoztea eragiten duena. Albert Einsteinek 1926an printzipio bera zuen baina sinpleagoa zen teknologia bat patentatu zuen. Aurkikuntza honen garrantzia, nagusiki, izarretan, behin hauek hiltzean zer gertatzen den zehaztean dago, gure eguzkiarekin gertatuko den bezala. Zenbait izarretan izar bat hiltzean sortzen diren prozesuetakoren batzuk ikertu dira. Orain. Boomerang nebulosari esker, gure eguzki-sistemaren eta unibertsoaren etorkizuna zein hotza izan daitekeen jakin dezakegu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.