Boneta eta Txapela
Luis Ligetxen bertso-sorta eta kantua (1928) / From Wikipedia, the free encyclopedia
Boneta eta Txapela Zuberoako kanta herrikoia da, Luis Ligetx larraintarrak 1928an argitaratu hitzak eta airea.[1][2][3][4]
Boneta eta Txapela | |
---|---|
Niko Etxarten, Oskorriren, Johañe Etxebesten eta Txomin Artolaren musika-lana | |
Egilea(k) | Niko Etxart, Oskorri, Johañe Etxebest eta Txomin Artola |
Argitaratze-data | 1928 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Deskribapena | |
Honen parte da | Eperra (albuma) Txomin Artola (albuma) |
Hitzak | Luis Ligetx |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Luis Ligetx |
Ligetx koblakaria Pierre Bordazarre Etxahun-Iruri handiaren maisua izan zen.[5] Idatzita gorde direnez gain, ahoz bertsolari gisa omen zen bikaina. Biak batera entzun zutenen arabera dudarik gabe Ligetx jotzen zuten irabazle.[6] Ligetxen beste kantu ezagunak dira Oihan Beltzean, edo Espos, esposen kantorea.[4] Ogibidez laboraria izan zen.
Gaur egun kantuaren izenburua ez da oso ulergarri hainbat euskaldunontzat, "txapela" hitzaren esanahiak ez baitira berdinak Euskal Herri osoan. Jakin behar da pilotari txapeldunek jasotzen duten saria kantako "boneta" dela[7][8] eta Humphrey Bogartek erabiltzen duen kapela kantako "txapela" dela.[9]