![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/c7/ShababFlag.svg/langeu-640px-ShababFlag.svg.png&w=640&q=50)
Boko Haram
From Wikipedia, the free encyclopedia
Profetaren Irakaspenak eta Jihad-aren Zabalkuntzari Konprometitutako Jendea (arabieraz: جماعة اهل السنة للدعوة والجهاد, Jama'atu Ahlis Sunna Lidda'awati Wal-Jihad), Boko Haram hausa izenaz ezagunagoa, Nigeriako ipar-ekialdean kanuri jendea gehiengoa den lurraldeko talde islamista armatua da, munduko hainbat Estatu burujabek erakunde terroristatzat izendatua. Mohammed Yusufek 2001 edo 2002an sortua, antolakuntza hau sekta islamikoa da eta helburutzat «sistema sekularra abolitu eta Estatu islamikoa ezartzea» eta «herrialde osoan xariaren legea ezartzea» du.
Boko Haram | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | irregular military (en) ![]() |
Herrialdea | Nigeria, Kamerun, Txad, Mali eta Niger |
Ideologia | Islamic terrorism (en) ![]() |
Agintea | |
Lehendakaria | Abubakar Shekau (en) ![]() ![]() |
Jabea | Estatu Islamikoa |
Historia | |
Sorrera | 2002 |
Sortzailea |
Talde hau ezagun egin da bere ankerkeriagatik.[1] 2009an matxinada armatua abiatu zuenetik, Boko Haramek dozenaka mila gizabanako hil ditu, poliziei, soldaduei nahiz zibilei maiz erasota. 300.000tik gora haur hiltzea eragin du,[2] eta 2,3 milioitik gora lagun beren herrietatik ihes egitera behartu ditu.[3] Boko Haramek eskualdeko elikagai krisia eta goseteak sustatu ditu.[4]