From Wikipedia, the free encyclopedia
Birreta ( latinez : biretum ) klerikoen kapelu mota bat da[1], elizgizonek eta seminaristek ospakizun liturgikoetan edota burua estaltzeko darabiltena, jantzi liturgiko edo sakratu ohikoekin batera (sotana eta elizatorra).
Hainbat forma ditu, baina ohikoena karratua da, goiko aldean hiru pala dituelarik eta erdian borla batekin. Palarik gabeko zatia ezkerreko belarriaren alboan joan ohi da. Kolorea eta ehunaren kalitatea janzten duenaren eliz-duintasunarekin bat dator. Apaizek txapel beltzak janzten dituzte; monsinoreek txano beltza dute borla bioleta duena; gotzainek eta artzapezpikuek birreta bioleta daramate; kardinalek birreta gorriak janzten dituzte borlarik gabeak. [2]
Espainiako eliza katolikoan ohikoa izan zen birreta forma batek oinarri biribila dute eta kanporanzko lau punta zorrotz, erdirantz doazen palak izan beharrean (borla erdian bai, ordea)[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.