Bigerrioi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bigerrioi[1] (latinez: Bigerriones) egungo Bigorran bizi ziren akitaniar herria izan zen. Hirigune nagusia Castrum Bigorra (Saint-Lézer) zuten, gero Civitas Turba edo Tarba (Tarbe) hiriak ordezkatua. Julio Zesarren De Bello Gallicoren arabera, Publio Lizinio Krasok menderatutako Galia Akitaniako herrietako bat izan zen (III. liburua, 27.1).