From Wikipedia, the free encyclopedia
Commentarii de Bello Gallico edo labur De Bello Gallico latinez, Galietako gerrari buruzko iruzkinak[1] edo besterik gabe Galietako gerrak euskaraz, Julio Zesarrek idatziriko historia bilduma bat da, zortzi liburukiz osatua, Julio Zesarrek berak zuzendu zuen Galietako gerrei buruzkoak kontatzen dituena. Bilduman jasotzen diren iritziak eta gertaerak K.a. 58 - K.a. 52. urte bitartean jaso zituen eta, Julio Zesar eta bere erromatar legioak garaile suertatu eta gero idatzi zituen K.a. 52 - K.a. 51 urteetan. Zortzigarren liburukiak K.a. 51 - K.a. 50 urteetako egoera eta azken gertaerak jasotzen ditu Aulus Hirtiusen eskutik.
Commentarii de Bello Gallico | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Egilea(k) | Aulus Hirtius (en) eta Julio Zesar | |||
Argitaratze-data | K.a. 58 | |||
Izenburua | De Bello Gallico | |||
Jatorrizko herrialdea | Antzinako Erroma | |||
Argitaletxea | Julio Zesar | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | fikzioz kanpoko literatura, propaganda eta autobiografia | |||
Hizkuntza | latina | |||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | Commentaries of Julius Cæsar (en) | |||
Argumentu nagusia | Galietako gerra | |||
kronologia | ||||
|
Julio Zesarren bi idazlan gorde dira, honako hau eta Commentarii de bello civili; K.a. 49 eta K.a. 45. urteetan batez ere G. Pompeio Magno eta Zesarren arteko gerrari buruzko iruzkinak. Gidor Bilbao filologo klasikoaren arabera, "guregana iritsi diren bi historia-lanek estilo berri baten bidea ireki zuten latinezko historialaritzan. Zesar bera protagonista izan zuten gertakizunen kontakizuna da gehienbat, berak edo bere hurbileko lankideek idatziriko ohar eta txostenetan oinarritua eta etnografia edo geografiari buruzko excursus[oh 1] luzeez hornitua."[1]
Propaganda tresna moduan erabili zuen kontakizuna, Erroman bere ospe ona zabal zedin eta Errepublikako egitura politikoetan bere eragina sakontzeko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.