Bigarren Gurutzada
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bigarren Gurutzada (1147-1149) Ekialde Hurbila asaldatu zuen bigarren kanpaina izan zen.
Bigarren Gurutzada | |||
---|---|---|---|
Gurutzadak | |||
Eskualdeko mapa Gurutzada baino lehen | |||
Data | 1147 - 1149 | ||
Lekua | Iberiar Penintsula Ekialde Hurbila Egipto | ||
Emaitza | Garailerik gabe | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Gurutzada 1145ean kristauek Edesako konderria galdu zutenean deitua izan zen[2]. Edesa Lehenengo Gurutzadan (1096–1099) eratutako Gurutzatuen estatuen lehendabizikoren bat konkistatua eta galdua izateko izan zen. Hori zela eta, Eugenio III.a aita sainduak aldarrikatu, zenbait europar erregek antolatu (tartean Luis VII.a Frantziakoak edo Konrado III.a enperadoreak) eta noble askok babestua izan zen. Manuel I.a Komnenok bizantziar enperadoreak atzeratuta, armada biek Europa osoa zeharkatu eta Anatolian zeudela, banan banan seliuzidarrek menderatuak izan ziren[3]. Luis eta Konrado, bere armadekin batera, 1148an ailegatu ziren Jerusalemera eta Damasko elkarrekin erasotzea saiatu arren ezin eta etxera itzuli behar izan zuten. Ekialdean musulmanek izandako garaipenak 1187an Jerusalem galtzea eragin zuen eta baita Hirugarren Gurutzada ere.
Mendebaldean, Iberiar Penintsulan hain zuzen ere, aldiz, ingeles, eskoziar, frandiar, frisoniar, normandiar eta alemaniar gurutzatuek garaipen batzuk izan zituzten. Lur Santurako bidean zihoazela, Lisboa, Almeria eta Tarragona konkistatzera lagundu zuten[4]. Bien bitartean, iparraldeko Europan, Baltiko aldean, herri paganoak kristautzeko gurutzada hasi zen.