From Wikipedia, the free encyclopedia
Almorabideak[1] (amazigeraz: ⵉⵎⵕⴰⴱⴹⴻⵏ Imṛabḍen, arabieraz: المرابطون Al-Murābiṭūn, sing. مرابط Murabit — euskaraz "marabutak"[2]) Saharan sortutako monje-soldaduak dira. Almorabideek Islamaren interpretazio fundamentalista erabili zuten XI eta XII. mendeetan Mauritania, Mendebaldeko Sahara, Maroko eta Iberiar penintsulako hegoaldea kontrolatzen zuten inperioa izateko.
Almorabideen leinua ⵉⵎⵕⴰⴱⴹⴻⵏ / Imṛabḍen المرابطون / Al-Murābiṭūn | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1040 – 1147 | |||||||||||||
Monarkia | |||||||||||||
Almorabideen inperioa | |||||||||||||
Geografia | |||||||||||||
Hiriburuak | Aghmat (1040–1062) Marrakex (1062–1147) | ||||||||||||
Azalera | 3300000 km² | ||||||||||||
Kultura | |||||||||||||
Erlijioa | Sunitar Islama | ||||||||||||
Historia | |||||||||||||
|
Almorabideak Ghanako Inperioaren iparraldeko mugatik at zegoen Sanhaya konfederazioan sortuak ziren. Bertako Gudala tribuko Yahia Ben Ibrahim Al Gudali buruzagiak 1040 inguruan eskatu zion Abdullah Ben Yasin Al Gazuliri tribua ortodoxiara itzultzea. Honek sunnismo eta maliki predikatu zituen berebere tribuetan, Tidran monje-soldaduez beteriko monasterioa sortuz.
Abdullahek lamtuna tribuko buruzagia zen Yahia Ben Omarren laguntzari esker mugimendu militarra sortu zuen. 1085ean Alfontso VI.a Gaztelakoak Toledo hartu eta taifetan banatutako andalustarrek almorabideen laguntza eskatu zuten.
Iberiar penintsularen egoera ikustean, almorabideek konkistari ekitea erabaki zuten. 1086an Zalacako guduan Alfontso VI.a mendean hartu bazuten ere ezin izan zuten Toledo konkistatu.
Yusuf ibn Tashfin orduan Bagdadeko kalifak "Amir al-Mu'minin" edo أمير المؤمنين (euskaraz: "Fededunen komandantea") izendatua izan zen, almorabideen inperioaren gehiengo hedapena lortuz. Yusuf hil ondoren, ez zituzten lehen izandako indarrak mantendu eta berriro 1119 eta 1121an penintsula konkistatu behar izan zuten.
1147an Marrakech bere hiriburua galdu zuten almohadeen eskuetan, almorabideen bukaera adieraziz. Hala ere, almorabideak ziren Banu Ghaniyak Balear Uharteetan eta Tunisian borrokatzen jarraitu zuten.
Zbk | Izena | Erreginaldia |
1 | Yusef ibn Tasufin ibn Talakakin | 1062-1106 |
2 | Ali ibn Yusef Ben Tasufin | 1106-1143 |
3 | Tasufin ibn Ali Ben Yusef Ben Tasufin | 1143-1145 |
4 | Ibrahim ibn Tasufin | 1145-1145 |
5 | Isahq Ben Ali Ben Yusef Ben Tashfin | 1145-1147 |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.