aktore estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Beth Riesgraf (Belle Plaine (Minnesota), 1978ko abuztuaren 24a) aktore estatubatuarra da. Leverage telesailean Parker lapurraren rola betetzeagatik da ezaguna.
Beth Riesgraf | |
---|---|
(2010) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Belle Plaine, 1978ko abuztuaren 24a (46 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Cimarron-Memorial High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea eta film-zuzendaria |
|
Sei alaben arteko txikiena da Beth Riesgraf. Minnesotan jaio bazen ere Las Vegas hiriko Cimarron-Memorial High School ikastetxean graduatu zen 1996an[1]. Jason Leeren bikotea izan zen eta berarekin agertu zen My Name Is Earl telesaileko bi kapitulutan. Semea izan zuen harekin, Pilot Lee izena duena[2].
Aurretik 2001eko Undressed serieko ohiko aktore papera izan zuen[3].
2008an Leverage telesailerako aukeratua izan zen. Timothy Huttonek gidatzen zuen boskote protagonistako kidea izan zen[4], Parker lapurra hain zuzen ere[3]. 2012 artean iraun zuen telesailak. 2015ean Complications telesaileko aktore nagusietako bat izan zen, baina denboraldi bakarra iraun zuen telesailak[5]. Criminal Minds serie ezagunean ere 6 katiputulan agertu da, denboraldi desberdinetan Maeve Donovan doktorearen rola betez.
2015 urtean zinemara salto egin eta Intruders filmeko protagonista izan zen. 2017an In Search of Fellini ("Felliniren bila") filmean agertu zen.
2020an telesail berri bati ekin dio. 68 Whiskey telesaileko aktore nagusietako bat da[6]. Urte berean Mail Companion laburmetraia zuzendu eta protagonizatu du[7].
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2002 | Scorcher | Krissy | |
2003 | I Love Your Work | argazkilaria | |
2007 | Alvin eta katagorriak | dendako ama | |
2009 | Nobody | Edie | |
2015 | Intruders | Anna Rook | protagonista |
2017 | In Search of Fellini | Sylvia | |
2019 | I Hate Kids | Schyler | |
2020 | Mail Companion | Emakumea | Laburmetraia; zuzendaria eta protagonista |
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2001 | Spin City | zerbitzaria | "Trainstopping" kapituluan |
2001 | Undressed | Loretta | 4. denboraldian ohiko aktorea |
2005 | How I Met Your Mother | Carlos Girlen lankidea | "Purple Giraffe" kapituluan |
2005 | Stereo Sound Agency | hainbat | TV film |
2005, 2007 | My Name Is Earl | Natalie Duckworth | "Faked My Own Death" eta "Our 'Cops' Is On!" kapituluetan |
2007 | Insatiable | ||
2007 | Big Shots | Jamesen zita | "The Good, the Bad, and the Really Ugly" kapituluan |
2007 | Without a Trace | Kelly Schmidt | "Run" kapituluan |
2008–2012 | Leverage | Parker | Protagonista |
2011 | NCIS | Maxine / Max Destructo | "Kill Screen" kapituluan |
2012–2013, 2017, 2020 |
Criminal Minds | Dr. Maeve Donovan | 6 kapitulutan |
2013 | The Mentalist | Kira Tinsley | "The Red Tattoo" kapituluan |
2013 | The Surgeon General | Dr. Page Wyatt | |
2014 | Killer Women | Jennifer Jennings | "Some Men Need Killing" kapituluan |
2014 | Perception | Ashley Marcel | "Cobra" kapituluan |
2014 | Caper | Alexia | Webseriea |
2015 | Complications | Samantha Ellison | protagonista |
2015 | The Librarians | Lakuko dama | "And the Cost of Education" eta "And the Final Curtain" kapituluetan |
2018 | SEAL Team | Cindy | "Getaway Day" kapituluan |
2019 | Stranger Things | Billyren ama | 2 kapitulutan |
2019 | Lovestruck | Isabelle | |
2020 | Legends of Tomorrow | Kathy Meyers | "Slay Anything" kapituluan |
2020 | 68 Whiskey | Major Sonia Holloway | protagonista |
2021- | Leverage: Redemption | Parker | Protagonista eta zuzendaria |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.