Bernagorri arrunt
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bernagorri arrunta (Tringa totanus) Scolopacidae familiako hegazti zangaluzea da[1], Eurasiako eskualde epeletan bizi dena. Euskal Herrian neguko pasean ikusten da[2].
Bernagorri arrunt | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Charadriiformes |
Familia | Scolopacidae |
Generoa | Tringa |
Espeziea | Tringa totanus Linnaeus, 1758 |
Banaketa mapa | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Masa | 22,3 g 129 g |
Zabalera | 62 cm |
Kumaldiaren tamaina | 4 |
Errute denbora | 24 egun |

Deskribapena
Hegazti limikola ertaina da, 24-27cm arteko luzera eta 47-53 cm arteko hego-zabalera ditu[3]. Kolore arre-grisa du eta ugalketa garaian marroi kolore biziagoa hartzen du, sabelaldea beti ere argiagoa da. Ipurtaldea zuria du[4]. Dena dela gorputz osoan orbain txiki ilunen lerroak ikusten dira. Hanka gorri-laranja biziak ditu, hortik bere euskarazko izena. Moko zorrotza ere gorria du baina iluntzen doa muturrean.
Hegan ari denean hegoen ertzean marra zuri zabal bat azaltzen zaio[4]. Buztana abaniko gisa zabaltzen du.
Habitata
Kostaldeko eta barnealdeko hezegunetan ikusten da, beti ere landaretza ugaria baldin badago. Padurak, aintzirak, gatzagak okupatzen ditu eta ubide artifizialetan ere agertzen da[3].
Elikadura
Ornogabe akuatikoak jaten ditu, moluskuak, krustazeoak eta poliketoak gehienbat[3]. Tarteka landare jatorriko elikagaiak ere jaten ditu dieta osatzeko[4].
Ugalketa
Apirila eta uztaila artean izaten du ugaltzeko garaia. Dentsitate handiko koloniak eratzen ditu, habiak elkarren ondoan ezarriz[5]. Lurrean egiten du habia, landare artean ezkutatuta eta belarrez estaltzen du. 3-5 arrautza jartzen ditu, krema edo arre kolore finekoak eta orbain ilun asko dituztenak. 25 egunetan zehar txitatzen ditu eta txitak jaiotzen direnean 25-35 egun behar dituzte erabat garatzeko[3].
Taxonomia
Carl von Linneok deskribatu zuen 1758 urtean, bere Systema naturae liburuan[6][7]. Sei azpiespezie ezagutzen dira[8]:
- Tringa totanus craggi (Hale, 1971), Txinako ipar-mendebaldean bizi da.
- Tringa totanus eurhina (Oberholser, 1900), Tajikistan, India iparraldean eta Tibeten bizi da.
- Tringa totanus robusta (Schioler, 1919), Islandian eta Faroetan bizi da.
- Tringa totanus terrignotae (Meinertzhagen & Meinertzhagen, A., 1926), Mantxurian eta Txina ekialdean bizi da.
- Tringa totanus totanus (Linnaeus, 1758), Europan bizi da.
- Tringa totanus ussuriensis (Buturlin, 1934), Siberia hegoaldean, Mongolian eta Ekialdeko Asian bizi da.
Iruditegia
- Bernagorriaren hanka gorriak.
- Bernagorria hegan.
- Elikagai bila.
- Bernagorri taldea.
- Arrautzak.
Erreferentziak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.