Beriain (mendia)
Euskal Herriko mendia / From Wikipedia, the free encyclopedia
Beriain (gaztelaniaz San Donato) Nafarroa Garaiko mendebaldeko mendi bat da, Andimendi mendilerrokoa. Sakana haranean dago, Euskal Herriko erdigunean, eta duen garaieragatik oso irudi ezaguna da ingurumarietan.
- Artikulu hau Andimendiko tontorrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Beriain (argipena)».
Datu azkarrak Datu orokorrak, Garaiera ...
Beriain | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.493 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°53′34″N 1°59′52″W |
Mendikatea | Andimendi |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Unanutik |
Luberri | Luberri |
Itxi
1.493 metro garai da.[1] Goian dagoen San Donato baseliza Nafarroa Garaikoetan altuen dagoena da, eta bertan San Donato eta San Kaiet gurtu ohi dira.