From Wikipedia, the free encyclopedia
Berbereak edo amazigak[3][4] (amazigeraz, amazigh hitzak «gizon askea» esan nahi du; plurala imazighen da) Afrika iparraldeko etnia bat dira. 62 milioiko gizataldea osatzen dute. Berezko hizkuntza amazigera edo berberera dute.
Berbereak | |
---|---|
Berbereak ahidus dantza tradizional egiten (Maroko) | |
Biztanleak guztira | |
Ezezaguna | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Maroko: 9,500,000[1] Aljeria: 4,300,000[1] Libia Tunisia Mauritania Mali: 600,000[2] Niger: 400,000[2] Txad Egipto Espainia Frantzia Herbehereak Belgika | |
Hizkuntza | |
Tamazight, Arabiera, Frantses, Gaztelania (Marokon eta Espainian) | |
Erlijioa | |
Islam, Kristautasuna | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Iberiarrak, arabiarrak, egiptoarrak |
Berbereen hedapena Afrika iparraldean. | |
Tuaregak | Braberrak (Atlaseko berbereak) |
Riftarrak | Chenoui |
Kabiliarrak | Chaouia |
Xluh | Saharako berbereak |
Berbereak ondoko estatuetan banaturik daude:
Migrazio mugimenduen ondoriozko taldeak:
Berbereak historiaurretik daude Ipar Afrikan. Lurralde haietako itsasertzean egokitu ziren feniziar eta greziarrak, eta hainbat kolonia sortu zituzten; haien eragina handia izan zen itsasertzeko biztanleen artean (Kartago eta zibilizazio punikoa). Kartago hartu ondoren, Berberiako kostaldean egokitu ziren erromatarrak (egungo Tunisia, Ipar eta Ekialdeko Aljeria, Ipar eta Mendebaleko Maroko) eta berbereek aurre egin bazieten ere (Masinisa Numidia eta Mauritaniako erregearen garaian), ezin izan zituzten egotzi kolonietatik. Kanpotiko mehatxuei aurre egiteko bat egiten jakin arren, berbere nomadak erabat sakabanaturik bizi izan ziren, eta bizi dira herri berbereak.
Erromatarrak heldu zirenean ez zegoen berbere herririk, herrien sorta bat bizi baitzen Afrika ipar-mendebaldean: libiarrak, getuloak, numidiarrak, garamanteak eta mauroak. Erromatarrak, baina, denak talde berean sailkatzen hasi ziren guztiak hizkuntza arrotz berean mintzatzen zirelakoan; izan ere, berbere grezierazko barbaroi hitzetik bide dator. Gaur arte etnia bezala irauten lagundu dion barreiatze honek ez zion eta ez dio, ordea, batasun politikoaren aldeko borroka neurri berean bultzatu. III-IV. mendeetatik aurrera, zenbait berbere kristau bihurtu eta hizkuntza latinoa onartu zuten. Judu koloniak ere eraiki ziren bertan, egungo judu berbereen antzinakoak. Inperioaren azken urteetan (IV. m.) berbereen altxamenduek indar berezia hartu zuten, baina 426. urtetik aurrera bandaloak nagusitu ziren kostaldean. Ekialdeko Inperio Erromatarraren garaian (531-642), indartu egin ziren berbereak, eta bizantziarrek Bizazena, Tunis eta beste hiri batzuk baizik ez zituzten menderatu. Hasieran aurre egin bazieten ere (Kosayla erresuma berberea, 687-690), berbereek ezin gelditu izan zuten arabiarren erasoa, eta VII. mendearen bukaeran musulmanak ziren nagusi Ipar Afrikako kostaldean. Itsasertzean Islamak hartu zuen kristautasunaren lekua, eta arabierak latinarena. Barnealdeak berbereen esku zirauen, baina arabiarren eragina berehala zabaldu zen: berbereek Islama hartu zuten erlijio (ortodoxia sunnitatik urrunduz, jariyi heresia onartu zuten gehienek) eta sartaldean (Fez eta Kairuanen, esaterako) hiri arabiar-berbere berriak sortu ziren (aginte arabiarraren mendeko berbereek osatuak). Hasia zen arabiartzea XII. mendeko bigarren inbasio arabiarrak areagotu zuen (Banu Hilal, Banu Sulaim, Banu Maqil): itsasertz osoa arabiartu zen, baita ekialdeko ordokia eta basamortuetako berbereak ere eta mendebaleko mendialdeetan berbereak nagusi geratu ziren gaurko egunera arte.
Politikan, berbereak dinastia arabiarren arteko gatazken erdian bizi izan ziren, benetako beregaintasunari ezin eutsiz, zerbait eskainiko zien honako eta harakoaren alde jokatuz. Sartaldeko mendietako eta basamortuetako berbereek eutsi diote hizkuntza eta kulturari: Marokoko biztanleria erdia inguru da berberea, Aljerian gutxiengoa da (Kabilia, Aures) eta Tunisian talde txiki batzuk baizik ez dira geratu; ekialdean (Libia, Egipto) desagertu dira ia. Arabiera da nagusi, eta berberera edo amazigeraren hiztunen eskubideak ez dira errespetatzen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.