Berdungo kanala
From Wikipedia, the free encyclopedia
Berdungo kanala (gaztelaniaz: La Canal de Berdún; aragoieraz: A Canal de Berdún) Aragoiko Jazetania eskualdean dagoen beheragune geografiko bat da.[1] Beheragune hau Jakatik (Huesca) Esaraino (Nafarroa) hedatzen da, eta Aragoi ibaiak zeharkatzen du, Esako urtegian presatuta dagoena eta bertoko 2.400 hektarea hartzen dituelarik.
Berdungo kanala | |
---|---|
Mota | haran eta Beheragune |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 43°N 1°W |
Mendikatea | Pirinioak |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Ur-gorputza | Aragoi |
- Artikulu hau sakonuneari buruzkoa da; Huescako udalerria gaitzat duena beste hau da: «Canal de Berdún»
Pirinio erdian dagoen luzetarako sakonune hau Pirinioetako barne-mendilerroek, iparraldean Leire eta Orba mendilerroek eta hegoaldean Oroel haitza eta San Juan de la Peña mendizerrek mugatzen dute. 600 eta 750 metro arteko altuera du. Historikoki Pirinioetako haranen arteko komunikazio bide garrantzitsua izan da.[2] Bertatik pasatzen da Frantziar Done Jakue bidearen jatorrizko adarra, Somport mendatetik datorrena.
Ibilbide natural garrantzitsua denez, bertan monumentu-ondare garrantzitsua eraiki dute, eta horren artean bi erlijio-gune garrantzitsu nabarmentzen dira, biak errege-panteoiak direlarik. Hauek dira: San Juan de la Peña monasterioa, Aragoiko erregeen errege panteoia, eta Leireko San Salbador monasterioa, Iruñeko erresumako erregeen errege panteoia.