From Wikipedia, the free encyclopedia
Beltxarga beltza[3] (cygnus atratus) Cygnus generoko animalia da. Hegaztien barruko Anatidae familian sailkatua dago.
Beltxarga beltz | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) [1] | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Anseriformes |
Familia | Anatidae |
Generoa | Cygnus |
Espeziea | Cygnus atratus (Latham, 1790)[2]
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Masa | 258 g (pisua jaiotzean) arra: 6,2 kg (helduen pisua) emea: 5,1 kg (helduen pisua) |
Zabalera | 180 cm |
Kumaldiaren tamaina | 5,5 |
Errute denbora | 38 egun |
Genomaren kokapena | dnazoo.org… |
Willem de Vlamingh herbeheretar esploratzaileak 1697an Swan ibaian zuzendutako espedizio batean mendebaldeko Australian beltxarga beltzak aurkitu zituen. Aurretik "beltxarga beltza" esamolde bat besterik ez zen, ezinezkoaren sinonimo bat, baina harrezkero esamoldearen esanahia guztiz aldatu zen: hautemandako ezintasun bat beranduago gezurtatua izan zitekeela adierazteko.[4]
Ez dago dimorfismo sexualik espezimenen lumajean. Arrak emeak baino handiagoak dira: arrek 1,2 eta 1,4 metro arteko luzera, 1,6 eta 2 metro arteko hegal-tamaina, eta 5,1 kg eta 8,7 kg arteko pisua dute; emeek, berriz, batez beste 5,1 kg-ko pisua dute. Gazteek lumaje zuria dute, benetan lumaduna, luma beltzak ateratzen zaizkien 6 hilabete ingurura arte. Mokoa gorria da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.