Behazun-koliko
Behazun-harriek behazun-hodietan buxadura sortzeak eragiten duen min abdominal handia; harria duodenora igarotzean mina desagertu egiten da / From Wikipedia, the free encyclopedia
Behazun-kolikoa, behazun harriek eragindako behazun hodiaren behin-behineko blokeoak sortutako mina da.[1]
Behazun-koliko | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Kolelitiasia |
Espezialitatea | digestio aparatuaren medikuntza |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | K80.5 |
GNS-9 | 574.20 |
DiseasesDB | 2533 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Abdomenaren goi eskumako eremuan sentitzen da mina, baina batzuetan sorbalda ingurura ere heda daiteke. Minak ordu bat edo ordu batzuetako iraupena du eta behin eta berriro errepika daitezke min-aldiak.[2]
Behazun harria, kristalen prezipitazioak eragiten du. Kristal hauek haien artean elkartu eta harri horiek eratuko dituzte. Arruntenak kolesterol harriak izango dira. Beste harri batzuek kaltzioa, bilirrubina, pigmentuak eta beste hainbat substantzia izan ditzakete.[3] Antzeko sintomak eragiten dituzten beste faktore batzuk apendizitisa, urdaileko ultzerak, pankreatitisa eta errefluxu gastroesofagikoa dira.
Tratamendu ohikoena, harria kenduko duen kirurgia da. Honetarako, ebaki luze bakarra edo ebaki txikiak egin daitezke, baina ebaki luze bakarraz eginiko kirurgiak konplikazio gehiagorekin asoziaturik daude. Kirurgia anestesia orokorra erabiliz burutzen da. Kirurgia egin ezin zaien pazienteei, harriak disolbatzeko medikazioa edo gorputzez kanpoko txoke uhinen bidezko litotrizia bidali dakieke. 2017ra arte, ez dago argi kirurgia behazun kolikoa duen ororentzat egokiena denik.[4]