Bearnes
okzitanieran sailkatutako dialektoa, hizkuntzatzat ere jo izan dena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Bearnesa[1] (bearnesez: bearnés edo biarnés), okzitaniera hizkuntzaren barruan, gaskoi dialektoaren azpidialekto bat da, Bearnon (Pirinio Atlantikoak, Frantzia) mintzatua. Zuberoako mugan ere hitz egin izan da, eta etxalde batzuetan oraindik ere badira bearnesaren hiztun gutxi batzuk.[2] Bearnesak izan du okzitanieraren aldaera guztietatik atzerakada gutxien, eta nortasun handikoa da, historikoki Pirinioen testuinguruan Bearnok izandako garrantzi politikoarengatik.